Albisteak-Bloga

Kontzientziadun belaunaldiak

Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.

 

 

Lauaxeta Ikastola ETB Que me estas contando Maskbags mascarillas bolsas
Lauaxeta Ikastola ETB Que me estas contando Maskbags mascarillas bolsas

Lauaxeta Ikastolako batxilergoko hiru ikasle dira, eta MaskBag enpresa sortu dabe, pandemiaren aurkako maskarak erabiliz poltsak eskainiz, sortzen ari dan ingurumen-arazoaz kontzientziatuta eta arazo horri irtenbidea emoteko konpromisoa euren esku hartuta. ETB2ko "Qué me estás contando" saioak bere proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dau, eta joandako martxoaren 18an, osteguna, elkarrizketa bat izan eben, zuzenekoan.

Hurrengo estekan daukazu entzungai, 1:20:50 minututik aurrera.

 

Antzerako albisteak

16-04-2021

Mask Bags, maskara berrerabilien egitasmoa komunikabideen bitartez hedatzen

Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.

15-03-2021

Irtenbideak eskaintzen dabezan ekintzaileak

Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, aukerak ikusteko gai da. Amaia, Irune eta Matxalen Lauaxeta Ikastolako batxilergoko hiru ikasleren kasua da, MaskBags enpresaren bitartez maskarak erabiliz poltsak sortu dabez, hain zuzen. Ikusi nahi dozu nola?

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink