Albisteak-Bloga

EHUko kristalizazio lehiaketan irabazle!

Zelan sortu artea, zientzia erabiliz? Lauaxetako 3 ikasle, EHUko kristalizazio lehiaketan izan dira euren lanak aurkezten eta garaile izan dira. Zorionak!

Jarraitu irakurtzen.

Concurso cristalización UPV kristalizazio lehiaketa EHU Lauaxeta Ikastola premio saria

Kristalizazioa fenomeno kimiko bat dogu, egoera likidoan dagoan osogai bat egoera solidora bihurtzen dauena, ondorio bezala kristalez osotutako eskultura batzuk sortuz. Emaitza: ikuslea harritu eta ikaslearengan, zientziarenganako interesa piztu. Guzti hau, EHUko Kristalizazio lehiaketan.  

Lauaxetako ikasleek, ondo eginaren erakusgarria, garaile izan dira. Izan ere, DBH 3.mailako hainbat ikasle izan dira kristalizazio lanetan murgilduta, jolasorduetan ere euren denbora honetan emonez. Euren ordezkaritzan Aimar Pagonabarrabak, Uxue Castrok, Paula Balzategik eta joan ezin izan arren euren taldeko dan Josu Bilbaok, saria ekarri dabe gurera. Zorionak!

Informazio gehiago

Antzerako albisteak

17-06-2021

Zoritxarraren aurrean bikaintasuna erakusten daben gazteak!

Pare bat ikastaro berezi bizitzea egokitu zaigu. Are gehiago batxilergoko ikasleei dagokienez, pandemia betean egin bait deutsie aurre Lauaxetako azken bi urteetako ikasketei, horrek gehitu deutsen ziurgabetasuna barne. Baina, badira ezbeharren aurrean hazten direnak, eta gure ikasleen artean horren adibide argiak daukaguz. Ezagutu nahi batzuk?

11-06-2021

Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketako irabazleak ezagun-ezagunak doguz!

Aurten ere, DBH Lauaxeta Ikastolako ikasleek Coca Colak antolatutako Literatur Lehiaketan parte hartu dabe eta Olatz Etxebarri eta Sara Aranguren izan dira irabazleak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink