Albisteak-Bloga

Kultur ekintzak

17-06-2021

Zer hobe gustatzen jakunaren inguruan ikastea baino?

Ikasturtea amaitzear gagoz, baina ikasten jarraitu daikegu, eta kasu honetan bezala bada, gehien gustatzen jakun edo interesatzen jakun horretan bada, zenbat eta hobeto!

Ikusi nahi al dozuz DBHn egiten ari garen tailerrak?

 

16-06-2021

Zer dago barri?

Badakigu sarritan presaka ibiltzen zarena eta egunak ordu gehiago izatea eskertuko zeunkela. Horregatik, Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?

14-06-2021

Zeure antzezlanaren protagonista izatea. Zer deritzozu?

DBHko 2. mailako ikasleek, antzeztu dabezan lanen gidoiak prestatu dabez. Autoestimua hobetzea, gizarteratzea, diziplina, bizikidetza... dira antzerkiari esker garatzen diren alderdietako batzuk. Gehiago irakurri nahi dozu?

Jarraitu besterik ez dozu egin behar.

11-06-2021

Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketako irabazleak ezagun-ezagunak doguz!

Aurten ere, DBH Lauaxeta Ikastolako ikasleek Coca Colak antolatutako Literatur Lehiaketan parte hartu dabe eta Olatz Etxebarri eta Sara Aranguren izan dira irabazleak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

 

07-06-2021

Ekimena, sormena eta artea erakusten daben ikasleak!

Ikastolatik planteatzen diren ekimenetatik haratago, batzuetan ikasleek eurek harritzen gaitue ekimen propioren bat bitarteko dala.

Maialenen, Ayalaren eta Alaitzen kasua esaterako, LHko 4. mailakoak. Ikusi nahi dozu zein artista diren?

04-06-2021

Mutilek ere askatasunean hazi eta garatu behar dabe

Zalantzarik gabe, emakumeen eskubideen alde lan egiten eta aurrera egiten jarraitu behar da, baina ez dogu ahaztu behar mutilek ere, batzuetan, estereotipo mugatzaile batzuek baldintzatuta bizi direla, eta estereotipo horreek ez dietela uzten sentitzen daben eta diren bezala garatzen. Ideia honeri buruz, Ritxar Baceteregaz elkarrizketan aritu gara, eta zugaz hausnarketa interesgarri batzuk partekatu nahi doguz.

Ikusi nahi?

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink