Aurki gaitzazu

🌿 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Aurkezleak eta Justiziazaleak ikasleen agentziek jarduera bereziak garatu dituzte Palestinaren aldeko grebaren harira, helburu argi batekin: hausnarketa sustatzea eta bakearen balioa ikasgeletara ekartzea.

Egunaren hasieran, Amina eta David ipuinak bi haurren ahotsen bidez gogorarazi digu bakea ez dela opari bat, eskubide bat baizik. Jolasorduan irakurri den manifestuak mezu hori sendotu du: ez dugu aukeratu non jaio, baina guztiok merezi dugu bakean bizitzea.

Justiziazaleak agentziak, bere aldetik, Gernikaren eta Gazaren arteko paralelismoaren bidez gonbidatu du hausnarketara, iraganetik eta orainetik ikasiz eta bakoitzak bere inguruan elkartasunaren eta justiziaren bidez nola eragin dezakeen ulertuz.

Horrez gain, KulturLab-ek ikasleen eskura jarri ditu Joe Saccoren komiki-nobelak, Gazako gerrari buruzkoak, gatazkaren ulermen sakonagoa eta kazetaritza grafikoaren ikuspegia lantzeko aukera emanez.

Ekintza guztiek helburu bera dute: ikasleen pentsamendu kritikoa piztea, emozioekin konektatzea eta elkarrizketa sustatzea.

Hezkuntzak mundua alda dezake, eta gaur bezalako egunek erakusten dute ikasleek ere izan daitezkeela bakearen ahotsa. ✨

Azken albisteak

2026/02/12
Lauaxeta Ikastolak ahotsa eta presentzia eman die emakume zientzialariei Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunean
2026/02/12
Obradoiro ikastetxeak Lauaxeta Ikastola bisitatu du
2026/02/11
Maderas Aguirre Mugitek proiektura batu da
2026/02/11
Animalien zaintzari buruz ikasten: Nekazariak Eskolan
2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat

Kategoriak

Buletinean harpidetu