Albisteak-Bloga

Lauaxeta Campus: etorkizuna eraikiz!

Etorkizuna iragartzeko modurik onena berau sortzea da, eta horretarako Lauaxeta Ikastolan plan bat dugu. Plan horrek gure ikastola osatzen dugun komunitate osoaren garapena eta ongizatea ahalbideratuko du. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS
LAUAXETA CAMPUS

Informazio gehiago: Lauaxeta Campusen webgunean.

Lauaxeta Ikastolak espazio pribilegiatua du, zabala eta naturala, ikaskuntza informala ahalbideratzen duena eta eragin positiboa duten emozioak bultzatzen dituena. Espazio hau, ikasleen hezkuntzara, kirolera eta aisialdi beharren zerbitzura dago.

Nola handitu dezakegu espazio honen balioa?

Lauaxeta Campus 2021-2025 planak, naturaguneen balioa handitzearen alde egiten du, berdegune gehiago sortuz eta ikastola osatzen dugun pertsonen arteko topaketa bultzatuz. Hezkuntza, kirola eta aisialdi proiektuen eskura dauden espazio funtzionalak eta jasangarriak baliatuz.

Horretarako, igerileku propio eta berri bat eraiki nahi da, egungo eta etorkizuneko beharrizanei erantzuteko eta beste kirol jarduera batzuei ere zerbitzua emango dieten aldagela eta ekipamenduekin. Kirol jarduera horiek gure seme-alabei ez ezik, familiei eta ikasle ohiei ere zabaltzeko asmoa dago, sinistu egiten baitugu ikastolan gaudenak, egon zirenak eta egongo direnak kontuan hartzeak balio erantsi garrantzitsua duela.

Naturalizazioaren aldeko apustu horrekin jarraituz, belar artifizialeko futbol zelai berria tokiz aldatzeko asmoa dago, eta, horrela, campus erabilera izango duen erdiko espazio handi bat sortuko da. Topagune horrek protagonismo handia hartuko du gure ikastolan, sormena eta aniztasunaren trataera sustatuko dituzten jolas eta estimulazio multisentsorial eremuak izango baititu bertan.

Ideia hori erdiko patiora zabaldu nahi da, ikasgeletatik bertara sartzea erraztuz eta ikaskuntza formala kanpoko espaziora zabalduz. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleentzako jolastokia birmoldatzeak gaur egungo hormigoizko espazioak eraldatu eta ikaskuntza eta jakinmina probokatzen dituen guneez ordezkatzea ekarriko du.

Hezkuntza baliabideei dagokienez, beharrezkotzat jotzen dugu Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako espazioak birmoldatzea, hezkuntza proiektuaren errealitateari hobeto erantzun diezaioten. Gaur egungo premietara ez ezik, etorkizunari ere aurre hartzen dioten gelak izan behar dira: gustura sentitzeko lekuak, ikasteko, lan egiteko eta harremanak izateko dugun gogoari ekarpen positiboa egingo dioten espazioak.

Planak, ikastolaren egungo beharretara egokitzeko, idazkaritza eremua eguneratzea ere badakar. Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, iadazkaritza beheko solairura jaitsiko da eta batzarrak egiteko eta lan egiteko espazio berriak sortuko dira goiko solairuan.

Eta amaitzeko, ibilgailuen aparkalekuaren arazoari irtenbidea eman nahi zaio aparkaleku berri bat eraikiz, horrela sarbidea erraztuz, hezkuntza esparruaren barruan autoak aparkatzea saihestuz eta oinezkoen segurtasuna bermatuz.

Asmo hauek, komunitate osoaren beharrei erantzungo dieten kirol eta aisialdi zerbitzuen kantitatea eta kalitatea handitzea ekarriko dute; esate baterako, familiek eta ikasle ohiek igerilekua eta bestelako kirol instalazioak erabili ahal izango dituzte, eta ikaskideek ospakizunak familia ingurune ezagun eta seguru batean antolatu ahal izango dituzte.

Gure konpromisoa da, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza proiektuaren mailan dauden baliabideak eskuragarri jartzeaAzken batean ezin dezakegu ahaztu gure aurrekoen ondarea hobetzeko betebeharra dugula, zerbitzuak eta ekipamenduak komunitate osoaren zerbitzura jarriz. Harrotasunez, Lauaxeta osatzen dugulako eta pertsonak bezala aberastuko gaituen kontaktu eta ikaskuntza sare bat sortu dezakegulako. 

 

Antzerako albisteak

12-03-2021

Lauaxeta Campus: etorkizuna irudikatuz

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dabela esan ohi da, eta, izan ere, irudiek etorkizun desiratu bat bistaratzen laguntzen dabe, eta hortik aurrera, etorkizun hori sortzen. Asmo horregaz egin dogu Lauaxeta Campusen bideo hau.

12-03-2021

Lauaxeta Campus: etorkizunera gerturatuz

Lauaxeta Campus, etorkizunera begira daukagun proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi? Bota begirada bat horretarako bereziki prestatu dogun webguneari.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink