Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta: kirola eta komunitatea eskutik

🤝 Lauaxeta Ikastolan argi daukagu: gure ateak zabaltzea da komunitate bezala hazteko bidea. Horregatik, ez dugu soilik hezkuntzaren aldetik egiten, baizik eta kirolaren bidez ere bai.

20.350 m² instalazio zabal eta 6.000 m² estalita ditugu, moderno eta irisgarriak, guztion gozamenerako pentsatuak. Eta ez gure ikasle eta familientzat bakarrik: edonork, talde edo kirol-elkarteek ere erreserbaren bidez erabil ditzakete.

Horrela, langile, aliantza eta talde kirolariek Lauaxetan leku aproposa aurkitzen dute kirola egiteko, partekatzeko eta gozatzeko.

Dagoeneko gure instalazioetan entrenatzen dute Hockey HotShots, Waterpolo, SD Amorebietako beteranoen emakumezkoen taldea, Zornotza ST eta Erdu Pilota taldeek. Eta aurten gehitzen dira, gainera, Lagun Onak Pilota Elkartea, Hazi Berriak nesken futbol taldea eta Erein nesken futbol taldea.

Honek guztiak argi erakusten du Lauaxeta heztegi bat baino askoz gehiago dela: elkargune bat, lankidetza sustatzeko gunea eta gure komunitatearen garapen kirolari laguntzeko espazioa.

🌱 Hori da gure konpromisoa: kalitatezko eta irisgarri den gune bat eskaintzea, guztion ongizatea ardatz duena.
Gonbidatuta zaudete Lauaxeta Ikastolako kirol-proiektu honen parte izatera!

Azken albisteak

2026/02/12
Lauaxeta Ikastolak ahotsa eta presentzia eman die emakume zientzialariei Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunean
2026/02/12
Obradoiro ikastetxeak Lauaxeta Ikastola bisitatu du
2026/02/11
Maderas Aguirre Mugitek proiektura batu da
2026/02/11
Animalien zaintzari buruz ikasten: Nekazariak Eskolan
2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat

Kategoriak

Buletinean harpidetu