Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Eskolaz kanpokoak eta udakoak > Lauaxeta Futbol Kanpusa: futbola Lauaxetan bizirik

Aste Santuko oporretan, rock kanpusaz gain, Lauaxeta Ikastolak kirolzaleentzat ere hitzordu berezi bat eskaini zuen.

Futboleko kanpusean, 27 kirolarikLehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 1. mailara bitartekoak— opor egunetan ikasten, gozatzen eta euren kirol gustukoenean hobetzen jarraitzea erabaki zuten.

Astean zehar, parte-hartzaileek euren adinera egokitutako entrenamendu teknikoak, jolasak, txapelketak eta talde-dinamikak uztartu zituzten, giro dibertigarri eta lagunkoi batean.

Esperientzia handiko entrenatzaileek gidatuta, teknika indibiduala eta taldeko jokoa lantzeaz gain, errespetua, ahalegina eta talde-lana bezalako balioak ere indartu zituzten.

Oporrez gozatze modu bikaina: pasioa, esfortzua eta irribarreak partekatuz, futbola ardatz.

Azken albisteak

2026/04/20
NBE bezala hitz egiten ikasten: UNESMUN esperientzia Madrilen
2026/04/20
Psikomotrizitatea familian
2026/04/20
“Hutsaren forma”: inspiraziotik sorkuntzara
2026/04/17
Hurbiltzeak dena aldatzen duenean: belaunaldien arteko komunitatea ehuntzen
2026/04/17
Literaturarekin solasean: Idoia Garzés DBH 4. mailako ikasleekin
2026/04/16
Etorkizunari begira Gazte Formazio eta Enpleguaren I. Azokan

Kategoriak

Buletinean harpidetu