Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.
Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.
Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, aukerak ikusteko gai da. Amaia, Irune eta Matxalen Lauaxeta Ikastolako batxilergoko hiru ikasleren kasua da, MaskBags enpresaren bitartez maskarak erabiliz poltsak sortu dabez, hain zuzen. Ikusi nahi dozu nola?
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.
"Pertsona garatuz gizartea eraikitzen". Horrela dino Lauaxetako leloak eta gaurkoan, gure ikasle batzuek, jarrera hau, eurena dala erakutsi dabe.
Euskadi Irratiko Faktoria programari eskeinitako elkarrizketa batetan izan da.
Entzuteko, jarraitu irakurtzen.