Atzo, azaroak 26, gure ikasle diran Jon eta Ander Pekinen ikusteko aukera izan genduan, eguergiko Teleberri eta gaueko Teleberri eta Gaur Eguneri esker, Liga Matematikoaren mundu mailako faseko lehiaketan.
Euren esanen arabera, txinatarrek 14 orduz ekiten deutse astean matematikei, Europan 4 orduz besterik ez. Horrez gain, txinatarrek, euren ama hizkuntzan garatzen dabez azterketak, eta gureek, ingelesez. Beraz, txinatarren kontra aritzea, zaila.
Fase honen emaitza dana dalakoa ere, harro egon behar dira oso, puntu honetararte heldu izanaz, argi bait dago matematikorik hoberenen artean dagozala, euren gaitasunak zernolakoak diran eta esperientzia guzti hau ahaztezina eta aberasgarria izango bait da eurentzako arlo pertsonalean baita. Beraz, zorionik zintzoenak, Jon eta Ander.
Disfrutatu. Merezi dozue eta!
Ikusi nahi honelako froga baten dagoan giroa? Ikusi bideoa...
Gure ikasle diran Jon Urzainki eta Ander Agirrezabalek, euren esperientzia kontatzeko aukera izan dabe Onda Vasca-ko Euskadi Hoy Magazine irratsaioan, euren irakasle dan Nereagaz batera eta Euskadi Irratiko Faktoria programan ere parte hartuko dabe.
Aldi berean, euren irakaslea dan Eñautek ere, Bizkaia irratian hitzegiteko aukera izan dau.
Aurrera mutilak!
Gure ikasleak albiste bihurtu dira, eta merezita gainera, euren ahalegina eta kemena kontutan izanez.
Atzoko egunean, Gaur Egun (ETB 1) eta Teleberrin (ETB 2) izan ziran.
Ikusi nahi al dozu zer kontau eben?
Hainbat izan dira Jon eta Ander, gure ikasleak eta Matematikako Ligaren mundu mailako finalean izango diren ikasleen berria jaso daben eta urrengo egunetan jasoko daben komunikabideak.
Ikusi...
Hona hemen, besteak beste #Lauaxetaikastola-k Math League edo Matematikako Liga Europearra dala eta, medioetan asteburu honetan izandako ohiartzuna.