Apirilaren 24an, ekitaldi berezi bat burutu zan Athletic- eko San Mames zelaiko prentsa aretoan. Bertan, Futbol 7 monitore ikastaroa arrakastaz burutu daben partaideen artean agiri banaketa egin zan.
Jarraitu irakurtzen.
Futbol 7 entrenatzaile titulua jaso eben, Lezamako eta Bizkaiko Futbol Federakundearen ordezkari nagusien eskutik. Hain zuzen ere, Athletic Fundazioaren arduradun nagusi dan Ricardo Mendigurenek, goraipatu egin ebazan paratide guztien ekimena eta ahalegina.
Zorionak beraz, Peio Bilbao eta Mikel Gorostiaga!
Gure aldetik, ikastaroei ekin eta etorkizuneko entrenatzaile barri gehaigo trebatzen jarraituko dogu. Aurrera!
Futbol 7 eta eskolaz kanpoko esparrurako daukaguzan beste ekintza eskientzak ezagutzeko, klikatu.
Zientziak koronabirusarentzako txerto bat lortzen duen bitartean, ez kutsatzeko gure esku dagoen horretan jarri behar dogu arreta. Eremu honetan sartzen da kirola, funtsezkoa baita sistema immunologikoa indartzeko eta infekzioen aurrean gure gorputzaren defentsa naturalak aktibatzeko. Horretan laguntzen dau eskola-kirolak eta, nola ez, eskolaz kanpokoak.
Segi irakurtzen.
Hasi dira Lauaxetako udaleku irekiak! Testuinguru berezi batean, bai, baina abian dagoz, eta umeak gozatzen ikusten doguz. Azkenaldi honetan izan ez dabezan jolas-lagunak, lagun barriak egiteko aukera, natura, eta aire librea.
Jarraitu irakurtzen.