Albisteak-Bloga

Lauaxinemaldia: gure kulturara gerturatuz

23-02-2021

Zinema entretenimendu modutzat hartzen dan arren, ezin dogu ahaztu era berean, hezkuntza eta kultura komunikazio-tresna indartsuaz hitz egiten ari garela. Lauaxetan hori bera baliatu dogu Lauaxinemaldiaren bitartez. Ezagutu nahi nola?

Segi irakurtzen

LauaXinemaldia Lauaxeta Ikastola zinema euskara
LauaXinemaldia Lauaxeta Ikastola zinema euskara
LauaXinemaldia Lauaxeta Ikastola zinema euskara

Iritsi da Lauaxinemaldia HH eta LHra Tinko programaren eskutik! Ekimen honen bitartez, euskara sustatu nahi da zinema munduan. Euskal kultura indartzeaz gain, euskal aktore, zuzendari eta filmak ezagutzera emotea dogu helburu. Hori dala eta, elkarteak, nazioarteko filmak euskarazko bertsioan transmititzen dauz; ondoren, filmetan oinarritutako lan ezberdinak garatuz.

HH eta LHko ikasle guztiek film bat ikusiko dabe, eta, gainera, LHko bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek beste hainbat jarduera garatuko dabez. Esaterako, bideoklipen grabaketak, “Nor da nor?” jolasa zinema esparruan garatuta, eta gidoi-lehiaketa, zeinetatik irabazlea aukeratuko dan, ondoren bere gidoia film bihurtzeko.

Hainbat aukera, gure kultura era dibertigarriago batetan ezagutzeko eta ikasleek euren sormena garatzeko. Aurrera!

 

 

Antzerako albisteak

06-05-2021

Olinpiadetan, zientzia garatuz

Zientziari esker, ikasleek arazoak konpontzeko orduan, pentsatzen ikasten dabe. Horrez gain, pentsamendu arrazionala garatzeko lagungarria da eta gainera, inguratzen deuskunari buruz azalpenak aurkitzeko aukera emoten deutse diziplina horrek. Oraingo honetan, olinpiada zientifikoetan murgildu dira DBH 3. mailako eta 4. mailako Lauaxetako ikasle batzuk.

04-05-2021

Vidiomas: gure inguruak ezagutaraziz

Lauaxeta Ikastolako 1. batxilergoko ikasleek, turismoa bultzatzeko lehiaketa batetan parte hartu dabe eta orain, zure botua lagungarri izan daiteke. Gehiago jakin nahi? Jarraitu eta kontatuko deutsugu.

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink