Albisteak-Bloga

Sormen literarioa

Zein da euskarazko hitzik politena? Eta esaldirik politena? Honeek izan dira, besteak beste, Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleen artean egindako literatur lehiaketako proposamenak.

Segi irakurtzen.

 

Lauaxeta Ikastola literatur lehiaketa

Lehen mailako ikasleek euskarazko hitzik politena aukeratu behar eben; bigarren mailakoek, esaldirik politena; hirugarren mailakoki, ipuin batetatik abiatuz marrazki bat egitea; laugarren mailakoek, barriz, alderantziz egin behar eben: marrazki batetik abiatuta ipuin bat idatzi. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek gehienez 150 karaktereko ipuin bat idatzi behar eben, eta seigarren mailakoek, azkenik, beren asmaketaren kopla bategaz parte hartzen eben literatur esperientzia honetan.

Euskara, sormena eta literatura dira ekimen honeri esker garatutako alderdietako batzuk.

Lan asko eta oso onak aurkeztu dira. Horreen artean, ondokoei dagokiezanak: Ohian Bilbao, Sofía Uribe, Amets Carrasco, Iñigo López, Leyre Willuweit, Josu Cigaran, Nerea Lazpita, Aider Rodriguez, Izaro Pagaldai, June Isasi, Jon Vegas, Jule Agirre eta Eider Aburto.

Ondoko loturan aurkituko dozuz euren lanak.

Aurrera!

Antzerako albisteak

12-04-2021

Sleeptilek, umeak lokartzeko proiektu orijinalak, Mondragon City Challenge lehiaketako lehen fasea gainditu dau

Beste lehiaketa batetan barneratu dira Sleeptile proiektuaren egileak. Oraingoan, 7 herrialde desberdinetako 279 parte hartzailetik, epaimahaiak 20 proiektu aukeratu dauz lehen fasean. Bertan lekua egitea lortu dabe gure ikasleek. Geiago jakin nahi?

 

22-03-2021

Aniztasunak aberasten gaitu

Gizarte plural eta anitzean bizi gara, eta jatorri, kultura eta profil desberdidun pertsonez osotutako gizarte bat daukagu. Batzuetan, merezi dau geldiune bat egin eta errealitate jakin batzuei buruz hausnartzea, eta horixe egin dabe, hain zuzen ere, Lauaxetako ikasle batzuek arrazakeriaren aurkako Fair Saturdayko "Pentsatzeko ipuinak" ekimenean. Gehiago jakin nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink