Albisteak-Bloga

Batxilergoko matrikulazioak martxan dagoz!

13-04-2021

Ikasketen konbentzionaltasunetik haratago, bizitzarako garrantzitsuak diran hainbat gaitasun eta konpetentzia garatzea ezinbestekoa deritzogu. Ezagutu nahi Batxilergora begira Lauaxeta Ikastolako eskaintza? Bota begirada bat.

 

Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa
Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa
Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa
Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa
Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa
Lauaxeta Ikastola bachillerato batxilergoa

Lauaxetan ikasketa esperientzia anitzak eskuragarri dagoz: nazioarteko esperientziakproiektuetan oinarritutako hezkuntzaikasketa eta lanbide orientazioa, enpresa praktikak, ekintzailetzaboluntariotzaBatxilergo DualaLauaxeta European Batxilergo Diploma, asialdiko ikastaro eta tituluak, dira aukera horietako batzuk. 

Lauaxetako Batxilergoaren inguruko informazio gehiaho eskuratu daikezu ondoko loturan.

Matrikulazioari dagokionez, epea apirilaren 12tik 23ra egongo da zabalik. Prozeduraren inguruan informazioa eskuragarri daukazu hurrengo estekan: https://www.lauaxeta.eus/eu/batxilergorako-matrikulazioak

Zatoz eta zuk zeuk erabaki!

Antzerako albisteak

30-11-2020

Seme-alaba non matrikulatu erabakitzeko informazio baliagarria izatea

Gure semea edo alaba ikastetxe batean edo bestean matrikulatzeari buruzko erabakia garrantzitsua da; izan ere, gure semearen edo alabaren hezkuntza bezain garrantzitsua da, unean bertarako baino, urte batzuetarako hartzen dogun erabakia da, eta hortik eratorritako esperientziak eragina izango dau bere etorkizunean. Horrela izanik, garrantzitsua deritzogu zuk zeuk ikusteko eta esperimentatzeko aukera izatea, zure semea zein ingurunetan ibiliko dan ingurunea ezagutzea eta behar dozun informazio guztia jasotzea, erabaki egoki bat hartzeko lasaitasuna izan dagizun. Horregatik antolatzen doguz ate irekien jardunaldiak Lauaxetan. Gehiago jakin nahi dozu?

Segi irakurtzen.

09-11-2020

2020-2021 buletina: aurrera!

Urtero bezala, buletina prest dago, klase bakoitzeko ikasleen argazki eta zerrenda barne, bai eta ikastolako irakasleen, tutoreen eta irakasle ez diran profesionalen kontakturako datuekaz ere. Ziur historiara pasako dan buletina izango dala, "maskara edo musukoaren buletina" bezala. Hori dala eta bere lehenengo orri edo azalean nabarmendu izan nahi dogu hain zuzen aspektu hau, maskarari erreferentzia bisuala eginez, baina positiboki enfokatuz, guztion artean esperientziaz, bizipenez eta ikasketaz beteriko ikasturtea izan daitela lortu daikegulako. Aurrera!

Segi irakurtzen.

 

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink