Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Igeriketan lorpen historikoa

🏆  💧✨ Poz  handiz zoriondu nahi ditugu June García Baza (DBH 1) eta Irati Lasarte Laseca (LH 5), baita Uribarri Etxebarriko igeriketa artistikoko alebin taldea ere, Bartzelonan ospatu den Espainiako Txapelketan lortutako zilarrezko domina historikoagatik. 🇪🇸

Lorpen hau mugarri bat da: Euskadiko klub batek lehen aldiz lortu du talde mailako domina estatu mailan kategoria honetan, eta gainera, 37 kluben artean hirugarren postua eskuratu dute sailkapen orokorrean. 🥈🏅

Emaitza zoragarri hau talde osoaren ahaleginaren, konpromisoaren eta ilusioaren isla da, eta bereziki azpimarratu behar da Klubaren eta entrenatzaileen lana, emaitza historiko hau lortzeko funtsezkoa izan dena. 👏🏼💙

Zorionak, txapeldunak! 🌟💫

Azken albisteak

2026/02/12
Lauaxeta Ikastolak ahotsa eta presentzia eman die emakume zientzialariei Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunean
2026/02/12
Obradoiro ikastetxeak Lauaxeta Ikastola bisitatu du
2026/02/11
Maderas Aguirre Mugitek proiektura batu da
2026/02/11
Animalien zaintzari buruz ikasten: Nekazariak Eskolan
2026/02/09
Pinturas Etxebarri Mugitek proiektura gehitu da
2026/02/09
Lauaxetatik Lezamara: esperientzia ahaztezina Lehen Hezkuntzako 4. mailarentzat

Kategoriak

Buletinean harpidetu