Tailer birtualak
Lauaxeta Ikastolak, Mondragon Linguarekin elkarlanean, udarako proposamen hau bideratu du.
Udaleku honen helburuak honako hauek dira:
- Famili-kontziliazioan laguntzea.
- Ikasleei eta familiei aisialdirako kalitatezko eskaintza eskaintzea.
- Ingelesaren erabilera.
Bi aukera aurreikusten dira, biak Mondragon Linguak zuzenean kudeatutakoak:
- Udako eskola birtualak ingelesez (5 eta 13 urte bitarteko haurrentzat). Informazio gehiago, esteka honetan. Erabili ikastolako familientzako deskontu-kodea: MLCO20500
- Cambridge ziurtagirietarako prestakuntza-eskolak (Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurretik gora). Informazio gehiago 943712055 telefonoan edo mlarrasate@mondragonlingua.com helbidean.