Albisteak-Bloga

Mundua aldatzeko prest dagozan gazteak

Lauaxeta Ikastolak planteatzen dauzan proiektu eta ekimen batzuetan gazteen ekimena eta ekintzaileztza garatu nahi dogun zerbait da, baina batzuetan ikasleek eurak dira, euren ekimen propioz, ideiak planteatzen dabezanak, jarrera ekintzailea badaukela erakutsiz hain zuzen ere. Liher Freire Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko bigarren mailako ikaslea da, eta berak hala erabakita Hitzez Hitz, euskara lantzeko app bat garatu dau.

Gehiago jakin nahi? Jarraitu irakurtzen.

 

¿Cómo se te ocurrió la idea, Liher? En 4º de ESO recibí un taller sobre desarrollo de apps, llamada App inventor. Se trataba de los talleres que tienen lugar justo antes de las vacaciones de verano y a los que nos apuntamos siguiendo nuestras preferencias

Une bakoitzean inguratzen gaituen errealitateak gehiago edo gutxiago ase gaitzake, baina askotan gure esku dago errealitate hori hobetzea. Gure ikasleak ideia horretan eta jarrera proaktibo eta ekintzaile horrek dakartzan trebetasun guztietan heztea erabakigarria da euren etorkizunerako. Gustukoa ez daben hori aldatzeko ekimena izan dagien eta hori lortzeko dauken gaitasunari buruzko autokonfiantza garatu dagien baita.

 

Nola bururatu jatzu ideia, Liher?

DBHko 4. mailan app-ak garatzeari buruzko tailer bat jaso neban, App Inventor izenekoa. Udako oporrak baino lehentxeago egiten diran tailerretan izan zan. Ikasitakoa asko gustatu jatan eta hasieran fisika ikasteko aplikazio bat garatzen hasi nintzan, ikasgai horretan zailtasunen bat neunkalako, aplikazioa amaitu neban baina ez ordea argitaratu. Eta gero, aitagaz batera Hitzez Hitz aplikazioa garatzea pentsatu neban, kasu honetan euskara ikasteko eta praktikatzeko aplikazio bat.

Eta zerk motibatu zintuen?

Nik dezente ikasi neban programazioari buruz, eta aitak, nolabait, bere lanerako euskara ikasteko ariketa jakin batzuk egiteko izan ebazan zailtasunen barri emon eustan. Galiziar jatorrikoak gara eta berak ez ekien euskararik, bere lanerako B2 maila atara beharra eukan, baina gaur egunean bere profilerako eskatzen dena baino askoz maila altuagoa dauka. Beraz, bion artean pentsatu genduan ideia ona izango zela app batean lan egitea, edozein pertsonak euskaragaz daukan trebetasuna hobetu eta praktikatzeko.

Beraz, zure aitagaz lan egin dozu?

Hori da, bi urte behar izan doguz. Zapatuetako zati bat horretan emon dogu, eta azkenean, urte bi ondoren lortu dogu. Biok pozik gagoz, egia esan.

Tira, istorio polita benetan, hau guztia ezagutuz.

Bai, dedikazioa eskatu dau, baina azkenean lortu dogu. Aplikazioa dagoeneko eskuragarri dago Play Storen, doakoa da eta deskargatu nahi dauenarentzat Hitzez Hitz da bere izena.

Eta nori dago zuzenduta aplikazio hau?

Euskara ikasi nahi dauen edonori, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetatik aurrera, bai ikasleentzako bai gurasoentzako erabilgarria izan daiteke. Gainera, erabiltzailearen erantzuna zuzena dan ala ez planteatzeaz gain, oinarri teoriko bat emoten saiatu gara. Ariketak egiteko planteatzen diren esaldi askok, gainera, pertsonaia historikoekaz edo euskal kulturaragaz zerikusia dauke, eta horrek balio erantsi hori ere badauka. Eta aditzak, sinonimoak, etab. landu daitekez.

Eskuragarri al dago sistema guztietarako?

Ez, gaur egun Androiderako bakarrik.

Eta badaukazuz hurrengo pausuak zure buruan?

Ez, oraingoz ez. Lan honek denbora eroan deusku, eta batxilergoko 2. mailan nagoela kontuan hartuta, ikasketekaz lotuago egongo naz eta nahiago dot aurrerantzean honetan zentratu.

Beno, baina teknologiekaz daukazun trebetasuna ikusita, batxilergoa amaitu bezain laster horiekaz zerikusia daukan zerbaitetan aritzea pentsatu dozu?

Bada, ez dakit, gaur egun LEBBD (Lauaxeta European Business Batxilergo Diploma) egiten ari naz, eta lan-arloan garrantzitsutzat jotzen diran alderdiak lantzen doguz: lidergoa, arazoak konpontzea, talde-lana, enpresa-arloaren ezagutza, nazioartekotasuna, ezagutza europarra, hizkuntzak, Baina oraindik ez daukat erabat erabakita zer egingo dodan datorren urtetik aurrera.

Beno, dana dalakoa eginda ere, zalantzarik gabe, esperientzia honegaz zure etorkizunean lagunduko deutsuen gauza asko erakusten dozuz, eta, hemendik, zorionak emon nahi deutsuguz, bai zuri, bai zure aitari, egindako lanagatik, zuen aisialdiaren zati bat 2 urtez euskara ikasteko balioko dauan aplikazio bat garatzeagatik, 17 urtegaz, aitagaz lan egitera eroan zaituen proiektu komun bat izan daitekeela erakusteagatik, gure denbora zerbaitetan emateko motibazio posible bakarra diruzkoa soilik ez dala erakusteagatik, euskarari zuen aletxoa emoteagatik, eta errealitatea hobetzeko behar dan jarrera ekintzailea daukeen gazteak badagozela erakusteagatik.

Eskerrik asko bioi eta aurrera!

Antzerako albisteak

08-01-2021

Zornotzako Ipuin Lehiaketan sarituak

Lauaxeta Ikastolako bost ikasle sarituak izan dira Zornotzako Ipuin Lehiaketan.

Segi irakurtzen.

 

18-12-2020

Zorionak sarituei!

Gaurkoan sari banaketa ezberdinak izan dira Lauaxetan. Gaur, xakeagaz, Konectatu 4gaz eta Gabonetako postalagaz lotutako sariak banatu dira Lauaxetan. Zorionak guztioi!

Segi irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink