Albisteak-Bloga

Norbere intereseko zerbaiteri buruz ikastea

30-09-2021

Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria.
Gehiago jakin nahi dozu?

Lauaxeta Ikastola El rey león
Lauaxeta Ikastola El rey león
Lauaxeta Ikastola El rey león

Gelan elkarrizketa bat zertan datzan eta nola egiten dan landu ondoren, ikasleak erreportari gisa aritu dira euren intereseko zerbaiteri buruz gehiago jakiteko. Horretarako Cenón Recalde, El rey Leonen Madrideko ikuskizunaren zuzendariari elkarrizketa egin deutsee. Ikaskuntza eta motibazioa!
Hurrengo helburua lehengo jolasei buruz jakitea da, beraz, aitite-amamak, prest egon zaiteze, laster elkarrizketa garrantzitsu bat eskaini behar dozue eta!
Ondo izan!

Antzerako albisteak

03-11-2021

Zer ikasi nahi dozu gero?

Batzuetan gure seme-alabak eta ikasleak kezkatzen dauzan zalantza da, eta erabakia eurena dan arren, bidean, laguntzeko gauzak egin daikeguz. Besteak beste, Unitour, Batxilergoko 2. mailako gazteak gaur izango diran unibertsitate-orientazioko jardunaldia.
Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian daukazu informazio gehiago.

 

19-10-2021

Udazkeneko udaberria

Gaurkoan, udazkenean murgilduta eta azaroaren ateetan gagozan arren, udaberriko giroa daukagu gurean. Jolasorduetan normaltasun kutsua agertuz doa gainera. Ikasleek jolas gune barriak eta beste geletako lagun zaharrekaz ere alkartzeko aukera berreskuratu dabe. Indarbarrituz goaz! 

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink