Gure semea edo alaba ikastetxe batean edo bestean matrikulatzeari buruzko erabakia garrantzitsua da; izan ere, gure semearen edo alabaren hezkuntza bezain garrantzitsua da, unean bertarako baino, urte batzuetarako hartzen dogun erabakia da, eta hortik eratorritako esperientziak eragina izango dau bere etorkizunean. Horrela izanik, garrantzitsua deritzogu zuk zeuk ikusteko eta esperimentatzeko aukera izatea, zure semea zein ingurunetan ibiliko dan ingurunea ezagutzea eta behar dozun informazio guztia jasotzea, erabaki egoki bat hartzeko lasaitasuna izan dagizun. Horregatik antolatzen doguz ate irekien jardunaldiak Lauaxetan. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Urtero bezala, buletina prest dago, klase bakoitzeko ikasleen argazki eta zerrenda barne, bai eta ikastolako irakasleen, tutoreen eta irakasle ez diran profesionalen kontakturako datuekaz ere. Ziur historiara pasako dan buletina izango dala, "maskara edo musukoaren buletina" bezala. Hori dala eta bere lehenengo orri edo azalean nabarmendu izan nahi dogu hain zuzen aspektu hau, maskarari erreferentzia bisuala eginez, baina positiboki enfokatuz, guztion artean esperientziaz, bizipenez eta ikasketaz beteriko ikasturtea izan daitela lortu daikegulako. Aurrera!
Segi irakurtzen.
Normaltasuna berreskuratzeko gogo handia daukagun arren, eta gaur egun ikastolako instalazioetan dagozan ikasleak asko ez diren, beharrezkoa eta garrantzitsua da guztion segurtasuna zaintzea. Hori dala eta, hainbat neurri hartu doguz.
Segi irakurtzen.
Berrogeialdiaren hasieratik, eta distantzian alkarregaz sentitzeko helburuz, sare sozialak erabili doguz tarte honetan urteak bete dabezan ikasleak zoriontzeko. Gaur, ekainaren 19a, 2019-2020 ikasturteko azken egun ofiziala da, eta, horregatik, zorionak bialdu nahi deutsueguz oporraldian urteak betetzen dozuezan ikasle guztiei. Bueltan, zorionak normaltasun handiagoko testuinguru batean emon ahal izatea espero dogu!
Zorionak, zaindu eta oso ondo izan!!!
Koronabirusa dala eta Eusko Jaurlaritzaren zehaztapenak jarraituz, Lauaxeta Ikastolak aurrez-aurreko eskola ekintzak eta eskolaz kanpokoak eteten dauz, bihar martxoak 13tik hasita datorren martxoak 27ra arte (biak barne).
Egunotan eskola jarduera nola garatuko dogunaren inguruko informazioa, etapa bakoitzaren arabera ikasleei eta familiei jakinaraziko jatzue.
Ongi etorria ikasle, guraso eta familiei! Ongi etorria guztioi ikasturte berri batetara.
Lana, ikasketak, proiektu pertsonalak... norbere helburuen alde ekiteko sasoia. Aurrera! Ekin euren alde!