Albisteak-Bloga

Oharrak

13-10-2016

Eskola ortuak, kalabazak emon deuskuz!

Lauaxeta Ikastolako eskola ortuan lanean dabilzan ikasleek, kalabazak jaso dabez! Baina... ez dira emaitza akademiko txarren ondorio, eskola ortuan egin daben lan, zainketa eta dedikazio onarena baino. Eta orain, salgai ipini dabez.

Jarraitu irakurtzen.

15-09-2016

Zelan jokatu ikastolan izandako istripuetan?

Jolastea, arineketan egitea, saltoka ibiltzea, ... gure seme-alaben hezkundearen eta ikasketaren parte bat dira eta baztuetan, jaustea ere baita, ondoko bideoak dinoan bezala.

Baina, badakizu zelan jokatu zure seme-alabak, ikastolan izandako istripu baten ondorioz medikuarengana joan beharko baleu?

Jarraitu irakurtzen.

06-06-2016

2016-2017 Eskola egutegia

2015-2016 ikasturtea bukatzear dago, baina sarritan famili antolakuntza erabakiak hartzeko, hurrengo ikasturtearen datak ezagutzea komeni dala eta 2016-2017 eskola egutegia ikusi daikezu hemen.

Webguneko famili eremuan sartuta ere eta ikasturteko informaziora jota, egutegiaren artxiboa aurkitu ahal izango dozu.

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink