Albisteak-Bloga

Opor onak igaro!

Atsedenaren artea lan egitearen artearen parte dala esaten da.

Guri gure seme-alaben eta ikasleen bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diran gaitasunez hitz egitea gustatzen jaku. Orain, atseden hartu eta horretaz gozatzen ikasteko sasoia heldu jaku. Indar barritzeko sasoia. Eta ikasturte berezi honetan familiek, ikasleek eta langileek emon dozuen guztia kontutan izan da are garrantzitsuago. Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte!
 
Opor onak igaro Lauaxeta Ikastola

Behin udaleku guztiak amaituta, ikasturte honeri ofizialki itxiera emoten deutsogu.

Uda zoriontsua desiatzen deutsuegu eta irailean indar barriturik bueltatuko gara, ikasleentzako ikasketa esperientzia eta proiektu barritzaile gehiagogaz!

Covid Segurtasun protokolo guztien inguruko informazioa irailaren hasieran bidaliko dogula baita.

Zaindu, ondo izan eta besarkada bana! 

Antzerako albisteak

12-07-2021

Une hunkigarrriak Lauaxetan

Joan den zapatuan une hunkigarriak bizi izan ziran Lauaxetan eta ez zen gitxiagorako. Bi astez udalekuetan egon ondoren, seme-alabekaz elkartzeko eguna zan! Ongi etorri!

 
01-07-2021

Surfa, mendia eta batez ere, abentura!

Lauaxetako DBHko ikasle batzuk primeran pasatzen ari dira egunotan. Joan dan astean surfa, aste honetan mendia eta datorren astean artea eta animazioa. Esandakoaren erakusgarri, ondorengo irudiak ikusi.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink