Albisteak-Bloga

Osasunean elikatuz, osasunean heziz

13-11-2020

Elikadura osasuntsuaren ohiturak ikasi egiten dira, eta ikastolan egiten dan lanaz harago, garrantzitsua da familia-eremuan zentzu horretan heztea, adibidearen bidez. Funtsezkoa da elikadura osasungarrian zelan hezi jakitea, osasuna eta eskola-errendimendua baitira helburu. Baliabide batzuk eskaintzen deutsuguz. Ikusi nahi al dozuz?

Segi irakurtzen.

Esteka honetan, elikadura osasungarriari buruzko film labur eta dokumental batzuk aurkituko dozuz, baita Eusko Jaurlaritzaren elikadura osasungarrirako ekimenen euskal plana ere.

Lauaxeta Ikastolatik, eremu honetan bertan aipatu daikeguz Lauaxetaren Bertoko Plana, Gascak aldizka nutrizioari buruz eskaintzen dauzan hitzaldiak edo Laia proiektua (eskola-ortua), besteak beste elikadura osasungarriaren garrantzia azpimarratzen dauena.

Hala ere, garrantzitsua da ikastolan egunean zehargo bazkari bakarra egiten dabela ohartzea, gainerako eguneko otordu guztien eta asteburuetan edota etxean egiten dabezan otordu guztiekaz alderatuz. Horregatik, azpimarratu nahi dogu ezinbestekoa dala gure ikasleak eta seme-alabak arlo horretan heztea eta familietatik ildo bereko ahaleginak batzea, adibideagaz predikatuz. Gaur egungo eta etorkizuneko osasunagatik eta, neurri handi batean, hartzen doguzan ohituren araberakoa dalako, eta gure esku dagoen osasunaren eremu horretan sartzen dalako, gure jardunaren bidez eragin daikegun horretan hain zuzen. Aurrera!

Antzerako albisteak

16-09-2020

Zelan antolatzen da jantokia egungo egoeran?

Bazkaltzeko unea da ikasleek beren maskara kentzen daben une bakarra. Hori horrela, segurtasun handiagoko egoera bat ahalbidetzeko, honako neurri honeek ezarri dira jantokian.
Segi irakurtzen.

14-09-2020

Osasuna elikatuz

Gure osasunari eta seme-alabenari dagokienez, badagoz gure esku dagozan aspektuak, eta horien artean dago elikadura. Ildo horretatik doa Lauaxeta Ikastolaren Bertoko Plana.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink