Aurki gaitzazu

prueba_Ate_HH

Ezagutu ikastola eta argitu zure zalantzak

Badakigu matrikulazioari buruz erabakitzea oso garrantzitsua dela zuretzat eta gauza asko izan behar dituzula kontutan. Ez dela kontu erraza.

Baina guk ere badugu hainbat esperientzia honetan. Horregatik, horretaz baliatuz gure ikastola bisitatzera gonbidatzen zaitugu, bertatik bertara egiten ditugun proiektuak, eta hezkuntza proiektua ezagutu ditzazun eta zure zalantzak argituz zuk zeuk erabaki hoberena hartu dezazun.

Zer ezagutuko duzu bisitan zehar?

  • Ikastola kooperatibaren baloreak eta funtzionamendua.
  • Gure hezkuntza proiektuaren baloreak.
  • Eskaintza akademikoa eta zerbitzu osagarriak.
  • Barruko eta kanpoko espazioak eta instalazioak.
  • Etapa bakoitzeko gelako funtzionamendua.

Ate irekietara etorri nahi?

Ate irekietan hezkuntza proiektua ezagutu eta ikastolatik bisita gidatu bat egiteko aukera izango duzu, erabiliko zenituzken instalazioak ezagutuz. Konpromesu gabe etorri zaitezke. Horretarako gaude. Izen emateko, eskumako galdetegia bete.  Ondoko egunak dituzu aukeran:

  • HAUR HEZKUNTZA: Abenduak 11 (9:00-12:30)
  • HAUR HEZKUNTZA eta LH 1, 2: Abenduak 14 (9:30-13:30)
  • HAUR HEZKUNTZA eta LH 1, 2: Urtarrilak 18 (9:30-13:30)
  • LH 3, 4, 5, 6 eta DBH: Abenduak 14 (11:15-13:30)
  • LH 3, 4, 5, 6 eta DBH: Urtarrilak 18 (11:15-13:30)

Kontutan izan:

  • Ordutegi hori ekintza guztiaren iraupena da eta beraz hasieratik amaierara arte egotea gomendatzen da.
  • Formularioa bete ondoren, automatikoki Ate Irekietara apuntatuta gelditzen zara eta aurrerantzean edozein berritaz informatuko zaitugu. Horregatik oso garrantzitsua da zure emaila era egokian zehaztea eta behar izanez gero zure emaileko spam karpeta ere errebisatzea.
  • Txikitxoen kasuan, ate irekietara haur gabe etortzea gomendatzen da. Hala ere, behar duenarentzat zaintza zerbitzua izango da eskuragarri.
  • DBHko ikasleen kasuan, ordea, zentzuzkoagoa da seme-alabekin etortzea, erabakia hartzerakoan zer esan handiagoa baitute.

Zergatik etorri gure ate irekietara?

Esperientzia handia dugu eta zure zerbitzura jarri nahi dugu, erabakirik onena dena har dezazun. Prozesu osoan lagunduko dizugu, zure zalantza guztiak argituz eta inolako konpromisorik gabe.

Aurreko urteetako hitz batzuk:

Erabaki bat hartzeko ez dago hobe informatzea eta gauzak zeure kabuz ikustea baino. Proiektua eta lekua ezagutzea.

Joseba

Ikastola ia bere bigarren etxea da eta niretzat funtsezkoa izan zen pertsonak nik neuk ezagutzea eta nire semea bere egunerokoan eta datozen urteetan hainbeste denbora egongo zen lekua ezagutzea.

Leire

Instalazioak apartekoak dira. Natura, mendiak eta aire zabala. Nik hori geroz eta gehiago baloratzen dut. Baina gehien konbentzitu ninduena proiektua eta profesionaltasuna izan ziren. Gainera, bidean sortu zitzaizkidan zalantza guztiekin lagundu zidaten.

Ana

Lagungarri izan daitekeen informazioa nahi?

Eta nola izango da ondorengo matrikulazio prozesua?

  • Matrikulazio-aldi ofiziala: zehaztear.
  • Agindua: zehaztear.
  • Idazkaritza ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:15tatik  18:00tara (ostiralean, 15:00tara arte). Ez da beharrezkoa aurretiazko hitzordurik.