Albisteak-Bloga

Semeak/alabak ez nau zoriontsu egiten...

Inoiz sentitu dozu? Inoiz entzun duzu? Gure zoriona gure semearen edo alabaren mende al dago? Interesgarria iruditzen jaku alderdi honeri buruz minutu batez hausnartzea. Ba al zatoz?

Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola

Gurasoak izan aurretik, bikotea, familia, lagunak, lanbide-proiektuak, zaletasunak... geunkezan pertsonak ginen, eta aita edo ama bihurtzen garenean? Zer gertatzen da? Hori gara, aita ala ama besterik ez?

Egia esan, gure semea edo alaba, guretzat garrantzitsuena bihurtzen da, baina gure bizitzan bera eduki aurretik eta ondoren ere, alderdi edo dimentsio desberdineko pertsonak gara, eta gure bizitza osoa gure seme-alaben inguruan birarazteak ondorio negatiboak daukaz guretzat eta beraientzat ere. Gure zoriona hainbat zutabetan oinarritzen da, eta, aulkitxo bat eusten dion hankaren batek kaltea jasaten duenean, balantzaka dabilen bezalaxe, zutabe horiek guztiak hartu behar ditugu kontuan, gure zorionari positiboki laguntzeko eta, horrela, gure egonkortasuna bermatzeko.

Ideia horretaz kontziente ez izateak kalte egingo deusku ez bakarrik guri, baita gure seme-alabei ere, ez baitira inolaz ere gure zoriontasunaren erantzule, eta zama horretatik askatu behar doguz. Gure zoriona geure erantzukizuna da.

Geure buruagaz, gure zaletasunekaz, gure lasaitasunagaz, bakea dakarkigun horregaz,  birkargatzen gaituenagfaz, maite doguzan pertsonekaz, ongizatea lortzeko eta gure gustu eta premiekaz bat datorren bizitza bat eroateko erabaki barriak hartzera ausartzea guri dagokigu.

Horri esker, pixka bat zoriontsuagoak izateaz gain, gutaz pentsatzeagatik berekoiak izan beharrean, adibide on bat emongo deutsegu gure seme-alabei, eta gauza bera egitera gonbidatuko doguz; horrela, beren zoriona eraikitzen lagunduz, berau jeikitzen daben zutabe guztiak oinarri hartuta.

Gai honetan sakontzeko, Gestionando hijos blogaren hurrengo irakurketan eta denboran atzeratutako zoriontasunaren kontzeptuan sakontzera gonbidatzen zaitugu.

Antzerako albisteak

17-02-2021

Bizitza digitalerako heztea

Gure gizartea etengabe doa aurrera. Informazio eta komunikazioaren teknologiak ezinbesteko elementuak bihurtzeaz gain, eragin handia dauke gure bizitzetan eta are gehiago gazteenengan. Horregatik, arlo honetan ere heztea ezinbestekoa deritzogu,  jokabide eta ohitura txarren arriskuen prebentzioan zentratuz eta erabilera kritiko eta segurua sustatuz. Lauaxetan erronka honeri zelan ekiten deutsogun jakin nahi? Segi irakurtzen.

 

16-02-2021

Gugan lan egitea, gure seme-alaben garapenean ekiteko

Guraso bihurtzen garenean, inork ez deusku aurretik zeregin hori zelan garatu erakutsi. Une bakoitzean ahal dogun eta dakigun moduan egiten dogu, baina gure mugek, hobetzeko arloek eta itxaropenek ere euren hezkuntza eta garapena baldintzatzen dabe. Ideia honetan gehiago sakondu nahi?

Segi irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink