Albisteak-Bloga

Aldaketa, sentsibilizaziotik hasi daiteke

03-03-2021

Aste honetan, alor desberdinetan sentsibilizatzeko saioak izan dira  Lauaxetan. Maila desberdinetako ikasleak esklusio eta drogomenpekotasunari buruzko hitzaldiak jaso dabez.  Segi irakurtzen.

 

Lauaxeta Ikastola Bizitegi
Lauaxeta Ikastola Bizitegi

Alde batetik, gizarte justuago baten eraikuntzan kontzientzia sortzeko eta bazterketarik gabeko gizartea eraikitzeko erronka proposatuz aritu dira Bizitegikoak  DBH 4. mailako ikasleekaz, hitzaldien bitartez. Helburua, gizartean kontzientzia sortzeaz gain, testigantza errealen bitartez, gizarte-bazterketa pairatzen daben pertsonen egoera ikusaraztea da. Aurreko urteetan presentziala izan dan arren, aurten, online bidez garatu da.

Bestetik, Sasoia erakundetik substantzien kontsumoaren prebentziora bideratutako hitzaldi presentziala emon dabe beste behin ikastolan; oraingoan, Batxilergoko 1. mailakoek jaso dabe. Heziketa emozionalaren bitartez, ikasleei substantzienganako sentsibilizazioa garatzearen garrantzia transmititzea da helburua.

Etorkizunera begira ezinbestekoak diren baliabideak eta ezagutzak trasmititzeagaz guztiz bat egiten dogu Lauaxeta Ikastolatik.

Antzerako albisteak

14-04-2021

Emozioak, teknlologia eta nortasun digitala

Ez dago zalantzarik teknologien abantailen inguruan, baina garrantzitsua da, halaber, arriskuez ere jabetzea eta gure seme-alabak, bizi garen aro digitalerako heztea, baliagarri izango jakezan gaitasun emozionalak eta digitalak garatzen lagunduz. Aste honetan, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleak horretan ari dira.

Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.

 

17-03-2021

Urte bete igaro da...

Denborak hegan egiten dauala esan ohi da, eta sarritan egia da sentsazino hori izaten dogula. Urtebete, pandemiak etxean geratzera behartu gintuenetik. Urtebete Lauaxeta Ikastola Lauaxeta Etxetik izatera pasatu zanetik.

Segi irakurtzen.
 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink