Batxilergoko ikasleak dira, eta karts elektrikoen proiektuan murgilduta daude. Proiektu honetan, karts elektrikoekin diseinatzen, eraikitzen eta lehiatzen ari dira, ikasteko aukera ugari ematen dizkien hezkuntza-esperientzia paregabea, baina, egia esan, haratago doa. Haiei dagokie, halaber, beren proiektua defendatzea eta beren gastuetarako babesleak lortzea. Eta aste honetan bertan, adibidez, beren proiektua defendatzen aritu dira Gascan. Esperientzia hau,...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle batzuek Durangoko Azokak deitutako PortaDA! lehiaketan parte hartu dute. Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izan dira lehiaketako gaia. Hemen erakutsikao sormenaren adibide bi. Aurrera! Informazio gehiago, ondoko loturan.Sakondu
Gaur, berdintasunean heztearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu, eta gizartea zentzu horretan bidezkoagoa izan dadin lan egitearen garrantziaz. Eta hori eginez, gure errealitate hurbilena aldatzeari buruz hitz egin nahi dizuegu. Ikastolan berdintasunaren alde lan egiten duen eta etxetik gauza bera egitera animatzen zaituen Haregin taldea aurkeztu nahi dizuegu. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatzen dute, eta...Sakondu
Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen. Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan. Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun...Sakondu
Oraingo honetan, Batxilergoko ikasle batzuek garatzen daben kart elektrikoaren proiektuari buruz gehiago jakin nahi izan dogu. Proiektu hau, automobilismoak gazteengan pizten dauan emozioaz baliatzen da, gazteek Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) esparruan daukeen potentziala pizteko. Euren proiektuari buruz gehiago jakin nahi? Bideo bat prestatu dizugu.Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz, hirigunetik...Sakondu
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Joan den astean, adibidez, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan izan ziren. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu.Sakondu
Adimen Artifizialaren laguntzarekin kart elektriko bat eraikitzea, bere bateriak gehiago irautea… gure ikasleek egindako IAren aplikazioaren adibide batzuk dira. Adimen Artifizilak, tresna berri guztiek bezala, arriskuak, beldurrak eta errezeloak dituzte. IA ez da gure lana egiteko iritsi, gure garapenean laguntzeko baizik. Beste behin ere, teknologia hori erabiltzeko modurik onena zein den eztabaidatu behar dugu, gure...Sakondu
Albiste onekin hasi dugu ikasturtea! Jon Valbuena Álvarezek Eusko Jaurlaritzak emandako Batxilergoko sari berezia eskuratu du! Hemendik, albistea hau Jon zoriontzeko eta bera zein gainerako ikasleak bere esku dagoen guztia egitera animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zuen emaitzak, zuen lan eta ahaleginaren araberakoak izango dira eta egindako lanak harro sentiaraziko zaitue! Aurrera!Sakondu