Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.
Segi irakurtzen.
Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Atzo, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak hurbileneko postontzietara hurbildu ziran, euren aitei eta amamei idatzitako gutunak bidaltzeko. Gabonetan, beharbada, gitxiago egongo gara eurekaz, baina badagoz erak hurbil sentitzen jarraitzeko. Zaindu daiguzan! Eskerrik asko eta besarkada bana aitite eta amamei!!!!
Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.
Segi irakurtzen.
Bizi dogun egoera honetan, inoiz baino gehiago, garrantzitsua da geure burua zaintzea eta, horrela, besteak ere zaintzea. Horixe nabarmentzen dabe, besteak beste, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako ikasleak EITB Maratoirako egindako bertsioan. Aurrera!
Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak legebiltzarkide bihurtu dira egun batez, eta gaurkotasuneko gaiak eztabaidatu dabez alderdi politiko jakin bateko kide papera jokatuz eta ingelesez mintzatuz. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.