Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.
Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.
Jarraitu irakurtzen.
Zeharkako konpetentziak, “intangibleak” edo ukiezinak izanik, neurtzeko edo ebaluatuak izateko zailagoak izan ohi dira. Aurkeztu barri dan Kids&Skills, Bizkaia Talentek garatutako programa hau, psikologo eta pedagogoek erabiltzen dabezan frogetatik abiatzen dan baliabide digital bat dogu.
Programa barri hau, Lauaxeta Ikastolan martxan jarri da eta eskuragarri dago orain, interesa daukan edozein ikastetxerentzat.
Albistea sakonago ezagutzeko, klikatu hemen.
Informazio gehiago: https://kidsandskills.eus/eu/
Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek beren zentzumen guztiak pizten dauzan gela bat dauke, euren ikaskuntza eta garepena positiboki estimulatuz. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako batxilergoko 2. mailako ikasleek trafiko istripuen inguruko saio batzuk garatu dabez. Ikastaroa mediku aditu batek eta istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa daukan pertsona batek ematen dabe.
Jarraitu irakurtzen.