Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleek beren zentzumen guztiak pizten dauzan gela bat dauke, euren ikaskuntza eta garepena positiboki estimulatuz. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Estimulazio Anitzeko Gela ikasleak estimulu kontrolatuen eraginpean egoteko diseinatutako material jakin batzuk daukazan gela bat da, oinarrizko ikaskuntzak errazteko eta harreman esanguratsuagoei ateak irekitzeko helburua daualarik. Estimulazioa eta erlaxazioa bateratzen dauzan hezkuntza-tresna bat da. Zentzumen anitzeko ikasgelak lasaitasun, segurtasun eta babeseko giro elkarreragilea eratzen dau, eta horrek ikaslea esploraziora eta jolasera gonbidatzen dau. Ikusmena, ukimena, usaimena eta entzumena, modu bateratuan landuz, ikasteko gaitasun handiagoa lortzen laguntzen dau, pentsamendu logikoa sustatuz eta haurren koordinazioan eta kontzentrazioan aurrerapen garrantzitsuak bideratuz.
Aurreko egunetan, Lauaxeta Ikastolako batxilergoko 2. mailako ikasleek trafiko istripuen inguruko saio batzuk garatu dabez. Ikastaroa mediku aditu batek eta istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa daukan pertsona batek ematen dabe.
Jarraitu irakurtzen.
"Irakasleak pentsatzen ikasteko estrategiak irakatsi behar dauz, eta ikaslearen ahalegina sustatu behar dau eskemak eraiki eta etengabeko ikaskuntza errazteko". Baina, zein mailatan jabetzen gara hezitzaileok alderdi horretaz?
Segi irakurtzen.