Egoera ikusita, berrogeialdia baino egun batzuk lehenago, ideia bat jarri genduan abian, familiei laguntzeko asmoz: Lauaxetako ikasle ohiekaz harremanetan jarri ginen, oraindik lan egin behar eben ikastolako familien seme-alabak zaintzeko eta/edo eskola laguntza emoteko komunitate bat sortzeko asmoz.
Jarraitu irakurtzen.
Eskuragarri dago, gure webgunean, 2018.ko lehen hiruhilekorako jantokiko menua.
Jarraitu irakurtzen.
Elikadura, gure seme-alaba eta ikasleak hezteko eremu bat dala ulertzen dogu. Hori horrela izanda, egunero ikastolan jaten daben bazkaria, euren egunerokoaren %25-30a dala ulertuz, funtsezkoa deritzogu familiak eta ikastolak elkarlana egitea, elikadurari dagokionez ohitura osasungarri batzuk eskuratu dagiezan.
Jarraitu irakurtzen.
Lauaxeta Ikastolak Athletic Bilbaogaz akordioa barriztatu dau, beronen konbeniodun cluben sarearen parte bezala.
Akordioa sinatzeko, Jose Luis Castro (Athletic konbeniodun cluben arteko harremanen arduraduna) eta Unai Atristain eta Maritere Ojanguren (Lauaxeta Ikastolako Artezkaritza Kontseiluaren presidentea eta Zuzendari Orokorra) elkartu ziran.
Jarraitu irakurtzen.
Pasatako astean eta denpora batero ohiko dan lez, Lauaxeta Ikastola autobusek, inspekzio teknikoa pasatu dabe. Inspekzioa, Ertzaintza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zerbitzuko teknikariek egin dabe eta 28 autobusak, dagokion segurtasun baldintzetara egokitzen direla ziurtatu dabe, inolako inzidentziarik gabe.
Eskuragarri daukazu iadanik azken hiruhilekorako jantokiko menua.
Jarraitu irakurtzen.