Albisteak-Bloga

Zuk zeuk: eskolaz kanpo ere Garapen Iraunkorrari ekinez

22-02-2021

Garapen Iraunkorreko Helburuak, guztiok etorkizun jasangarri eta justua lortzeko ezarritako helburuak dira, erronka globalei aurre egiten deutsienak. Horreek oinarritzat hartuz antolatu da hirugarren aldiz, Euskadi mailan, ZukZeuk leihaketa eta Lauxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak bertan barneratu dira. Gehiago jakin nahi?

Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola Zuk zeuk ODS GIH

Asteroko jarraipena eskatzen dauan proiektua da, ekintzak etengabe egiten dabez eta  izugarrizko gogoa jartzen deutsie proiektuari, eskola kanpoko orduetan ere aritzen baitira jarduerei ekiten.

500 gazte inguru eta 35 talde. Talde bakoitzak Garapen Iraunkorreko 5 helburugaz lan egingo dau. Horretarako, ekintza desberdinak egin beharko dabez; batzuk nahitaez bete beharrekoak eta beste batzuk aukerakoak. Garatzen dabezan ekintzen arabera, puntuak. Ekintzak 3 taldetan bereizten dira: bitxikeriak, ekimenak eta inspirazio ekintzak. Horreen artean dagoz konferentziak, hitzaldiak, baita mahai-ingurak ere. Aurtengoan, leihaketaren segurtasuna bermatzeko online bidez egingo da. Hala ere, taldeko ekintzak presentzialak izango dira.

Finalak lau eguneko iraupena izango dau, martxoak 15etik 18ra eta Instagrametik jarraitu ahal izango da.

Informazio gehiago eskuratzeko, klikatu ondoko lotura.

Antzerako albisteak

03-03-2021

Arazo handiak sortarazten dabezan ekintza txikiak

Jabetzen al gara plastikoak itsaso, ibai edo basoetan isurtzeak zer nolako ondorioak dakartzan? Birziklatu beharrean, plastikoak edozein lekutan botatzeko erabaki txiki horrek eragin handia dauka gure ekosisteman. Hori lantzen aritu dira  Lauaxeta Ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak. Segi irakurtzen.

01-03-2021

Ekosistema berreskuratuz

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei Lauaxeta Ikastolako ekosistema berreskuratzeko erronka bota geuntsen. Hainbat ideia batu eta hortik aurrera martxan jarri ginan. Proposamenen artean, Lauaxeta Ikastolako basoa eta anfibioentzako putzua. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink