Famili eskola

Lauaxeta ikastolako familientzako formazio planak, Ikastolako hezkuntza proiektuaren osagarri izatea du helburu. Familiak eta Ikastolak bat egitea ikaslearen / umearen garapena era bateratuan sustatzeko eta bideratzeko. Izan ere, familiek irakasleekin gauzatzen dituzten tutoretza batzarren besteko garrantzia dute zeregin honetan.

Ikasturtean zehar familiek formazio planeko hitzaldien eta tailerren berri jasoko duzue eta interesatzen zaizuen guztietan izena ematera animatzen zaituztegu. Batzuk presentzialak izango dira eta beste batzuk on-line.

Hona hemen etapaka sailkatutako eskaintza:

Haur hezkuntzako (2-5 urte) familientzako formazio plana

DBHko (12 -16 urte) familientzako formazio plana

Lehen hezkuntzako (6 -11 urte) familientzako formazio plana

Batxilergoko (17 -18 urte) familientzako formazio plana