Albisteak-Bloga

2016-2017 ikasturtean familiekaz garatutako hitzaldiak

Lauaxeta Ikastolatik, beti azpimarratzen dogu familia, ikastola (irakasle) eta ikasleen arteko alkarlanaren garrantzia. Ildo honetatik, 2016-2017 ikasturtearen zehar, hainbat hitzaldi eta formazio saio izan doguz familiei zuzenduta.

Jarraitu irakurtzen.

Hitzaldien gaiak, gure esperientziaren arabera adin tarte bakoitzean landu beharrekoaren arabera zehazten dira, baita familien interesari berari ere adituz.

Gai honeek eta beste batzuk, aldi berean, ikasleekaz eurekaz ere lantzen dira tutoretza saioetan eta ikasleei bereziki zuzendutako hitzaldietan. Zentzu honetan, azpimarratzekoa da, Lauaxeta Ikastolako Expertia programa baita.

Ikasturte honetan zehar, besteak beste, ondoko  hitzaldiak garatu doguz:

  • Familias que suman, Lehen Hezkuntza eta DBH 1. eta 2. mailako 200 familitik gora bildu ebazan hitzaldia, familia eremutik gure seme-alaben garapenaren alde egin daikeguzanen inguruan hausnartuz.
  • A salvo y seguros online,  Sekuritzen eskutik egta Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako familiei zuzenduta.
  • Frustrazioa eta gainbabesaren inguruko hitzaldia eta baita emozioen ingurukoa, Haur Hezkuntzako familiei zuzenduta, grupo Albor-Coshen eskutik.
  •  Kivaren inguruko hitzaldiak, Lehen Hezkuntzako familiei zuzenduta, programa honetan ezinbestekoa bait da familien inplikazio aktiboa.
  • Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailako familientzako emozioen inguruan eskeinitako hitzaldia, Coach&Playren eskutik.
  • iPadaren erabileraren inguruko saioak, Lehen Hezkuntza eta DBHko familiei zuzenduta,  iPad 1x1 proiektuaren barnean.
  • Cyberbullyingaren inguruko hitzaldiak, Lehen Hezkuntzako familiei zuzenduta eta Sekuritzegaz batera.
  • Batxilergoko familiei, orientazio akademiko eta profesionalaren inguruan emondako hitzaldia, ADEYPen eskutik.

Aurrekoetaz gain, beste batzuk ospatu gabe gelditu dira, familia aldetik beharrezkoa zan asistentzi mininoa dala eta.

Horrela izanik, gure esker eta zorionak garatutako hausnarketa eta esperientzia guztiagatik. Datorren ikasturte barrira begira, ospatuko diran hitzaldi eta formazio saioetan parte hartzera animatzen zaituegu, irakasle eta familiak, bat egin behar bait dogu eta familietatik egiten dan lana erabat garrantzitsua bait da.

Aldi berean, blog honetan bertan gurasoei zuzendutako Guraso eskola atal berezia kontsultatzeko aukera daukazuela gogorarazi nahi deutsuegu.

 

Antzerako albisteak

04-10-2017

Zein ikasketa edo karrera aukeratu?

Sarritan gure seme-alaba eta ikasleek ez dabe argi izaten ikastolatik gero zer ikasi eta erabakia hartzerakoan zalantza ugari izaten dabez. Zelan aukeratu?

Jarraitu irakurtzen.

04-10-2017

Gurasoentzako iPad formazio saioak

Sarritan esan ohi da gaur egungo gazte asko natibo digitalak dirala, Smartphone, tablet, ordenadore eta teknologi barriak barneratzen dabezan hainbat gailu digitalen garaian jaioak bait dira eta askotan nagusiagook baino errezago erabili eta barneratzen dabezalako gailu honeen ingurukoak.

Seme-alaben heziketak eta garapenak, gurasoena ere suposatzen dau eta eskatzen dau sarri-askotan. Eurekaz batera, bidean, gu geu ere garatuz goaz.  Ildo honetatik, pasadan astean eta gaurko egunean, Lauaxeta Ikastolan, gurasoentzako iPadaren inguruko formazio saioak antolatu dira.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies