Aurki gaitzazu

Euskara eta hizkuntzak

Lauaxeta ikastolako ikasleak euskaldunak eta eleanitzak dira. Horretarako txiki txikitatik euskara eta euskal kulturan bizitzera animatzen ditugu. Helburua euskarazko konpetentzia maila egokia izateaz gain, euskaldun sentitzea ere bada.

Eta XXI. mendeko euskalduna izatea, mundura zabalik dagoen pertsona izatea da. Horregaitik beste hizkuntza batzuetan konpetentzia maila egokia izatea eta beste kulturak errespetatzen eta enpatiaz jokatzen jakitea, ezinbesteko jarrera da.

Hau horrela izanik, Lauaxeta ikastolako ikasleak euskara, gaztelania eta ingelesean konpetentzia maila egokia izateaz gain, laugarren hizkuntza baten ere ondo maneiatu daitezen bilatzen da. 

Guzti hau lortzeko, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergorarteko hizkuntza proiektu orokor batez baliatzen gara, adin eta etapa bakoitzerako hezkuntza planteamendu egoktu bat garatuz.

11
Komunikaziorako gaitasuna

Ondo hitz egiten ikasi egiten da. Hizkuntza eta hiztegi aberats bat izaten ikasi egiten da. Horregaitik oso garrantzitsua da txiki txikitatik hiztegi egoki eta aberatsa erabiltzera ohitzea.

Elementu bakoitzak bere kontzeptua duelako eta emozioak, sentimenduak edo egunerokoan gertatzen diren gora beherak deskribatzeko hiztegia eta hizkuntza egitura egokiak izatea ezinbestekoa delako.

Ama hizkuntzan zenbat eta hiztegia aberatsagoa izan, gainontzeko hizkuntzatan ere hiztegia aberatsagoa izateko aukerak handitzen dira. Horregaitik da garrantzitsua, umearekin etengabe arlo eta gertakari ezberdinen inguruan hitz egitea, eta hiztegi aldetik ahalik eta zehatzena erabiltzeko ohitura hartzea.

Euskalduna izatea

Kultura bat ezagutzea, ezinbesteko pausoa da kultura hori baloratu eta sentitzeko. Horregaitik Haur hezkuntzatik ikasleei euskal kulturari buruzko erreferentziak egiten zaizkie, nagusiagoak direnean, erreferentzia horiek dagokion bezala ezagutu eta baloratu ditzaten.

Euskal kulturaren erreferentziak izatea, atzerriko beste kulturekiko erreferentziak izaten laguntzen du ere. Azken finean, kulturari garrantzia emanda, herrialde bakoitzak bere elementu kulturalak dituela eta atzerriko kulturek ere balioa dutela ikasten delako.

Hau garatzeko, ikasleak adinean gora doazen einean, atzerriko herrialdeekin kontaktuak eginez lantzen da ere. Besteena ezagutu norberarena baloratu eta maitatzeko.

11Lauaxeta Ikastola
11Lauaxeta Ikastola
Hizkuntzatan akreditazio ofizialak

Ikasleak hiru eta lau hizkuntzatan konpetenteak izateko animatzen ditugu. Eta konpetentzia hori ofizialki akreditatu ahal izateko agiri ofizialak eskuratzera baita.

Hau lortzeko, LH 6. mailatik hasita, ikasle guztiak ingeleseko agirietara aurkezten dira. Berdina egiten da DBH 2, DBH 4 eta Batxilergoan ere.

Euskarari dagokionez ere beste horrenbeste egiten da eta Batxiler 1. mailako ikasleak euskarazko C1 agiria lortzera animatzen ditugu. Ikasle hauei gainera entrenamendu berezi bat egiten zaie C1 agiria eskuratzeko froga hobeto prestatzeko helburuz.

Frantseza eta alemanarekin, ikasle bakotzak duen mailaren arabera Batxilergoan ere kanpo frogetara aurkeztera animatzen ditugu. Batxilergoa amaitu orduko lortzen eta eskuratzen dituzten agiriak, beraien hizkuntzen portfolioan dituztelako.

Hizkuntza menperatzeko murgilketak

Hizkuntza bat ikasteko, hizkuntza hori biziz errezago ikasten da. Horregaitik Lauaxeta ikastolako hizkuntzen planteamenduak hizkuntza bizitzera animatzen ditu ikasleak.

Ikasketa esperientzia esanguratsu horiek gauzatzeko, beste kultura eta herrialde batzuetako ikasleekin kontaktuak eta interkanbioak egiten dira. Lehenik eta behin hizkuntzen balioaz ohartzeko, eta bestetik hizkuntza asko daudela ikusteko eta pertsona guztientzat beraien hizkuntza eta kultura garrantzitsua direla konturatzeko.

11Lauaxeta Ikastola

Euskarazko ikaskuntza oinarrizko elementua dela ahaztu gabe, gure helburua pertsonaren garapena izanik Ikastolak hezkuntza eleanitza eskaintzen du. Horrek esan nahi du ikasleak gai izango direla gutxienez hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) aritzeko, beste hizkuntza batzuen (frantsesa edo alemana) ezagutza eskuratzeaz gain, koadroan ageri bezala:

Hizkuntza Haur Hezkuntza
(2-6 urte)
Lehen Hezkuntza
(6-12 urte)
Bigarren Hezkuntza
(12-16 urte)
Batxilergoa
(16-18 urte)
Euskara Eskola curriculumaren elementua. Errefortzua Haur Hezkuntzan
Gaztelera Ikasgai espezifikoa LH 1.tik aurrera
Ingelesa Ikasgai espezifikoa 4 urtetatik aurrera
Speaking eta Science, ingelesez
Gizarte zientziak ingelesez Brujas elkart.
Speaking eta hautazkoak ingelesez
Danimarka elkart.
Frantsesa
Hautazko ikasgaia 14 urtetatik
La Rochelle elkart.
Alemana
Hautazko ikasgaia 14 urtetatik
Berlin elkart.

Hala, ikastetxea hautazko jarduerak, eskolaz kanpokoak eta udakoak antolatzen ditu beste hizkuntza batzuetan, eta Europako beste ikastetxe batzuekiko ikasle trukeak bultzatzen ditu.

Ildo beretik, esan beharra dago Lauaxeta Ikastola Cambridgeko azterketa-zentro ofiziala denez pertsona askok, ikasle nahiz kanpoko, Lauaxetan egiten dituztela Cambridgeko Unibertsitateko egiaztagiriak lortzeko azterketak.

Euskarazko ikaskuntza oinarrizko elementua dela ahaztu gabe, gure helburua pertsonaren garapena izanik Ikastolak hezkuntza eleanitza eskaintzen du. Horrek esan nahi du ikasleak gai izango direla gutxienez hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) aritzeko, beste hizkuntza batzuen (frantsesa edo alemana) ezagutza eskuratzeaz gain, koadroan ageri bezala:

 

Hala, ikastetxea hautazko jarduerak, eskolaz kanpokoak eta udakoak antolatzen ditu beste hizkuntza batzuetan, eta Europako beste ikastetxe batzuekiko ikasle trukeak bultzatzen ditu.

Ildo beretik, esan beharra dago Lauaxeta Ikastola Cambridgeko azterketa-zentro ofiziala denez pertsona askok, ikasle nahiz kanpoko, Lauaxetan egiten dituztela Cambridgeko Unibertsitateko egiaztagiriak lortzeko azterketak.

11Lauaxeta Ikastola
Ikasgaiak ingelesez

Ikasleak Haur Hezkuntzan hasten dira inglesa lantzen, modu ludikoan eta naturalean hizkuntzarekiko hurbiltasuna garatuz. 

Lehen Hezkuntzan ingeleseko ikasgaia izateaz gain, ikasleek Science ikasgaia ingelesez garatu dezakete ere, poliki poliki hizkuntza honetan komunikaziorako gaitasuna garatzeaz gain hiztegia eta egitura ezberdinak osotzen joateko. Etapa honetan baita, Speaking eskolaz kanpokoa  dute ikasle guztiek, ahozkotasuna modu esanguratsuan lantzeko eta ikasteko.

DBHko etapan,  Social Sciences ikasgaia garatu dezakete baita ere hizkuntza honetan, hiztegia aberasten jarraitzeko eta hizkuntza ezagutza arlo ezberdinetan era egokian erabiltzeak zer nolako garrantzia duen jabetetzen jarraitzeko.

Batxilergoan ikasgai ezberdinak dira ingelesez garatu daitezkeenak, Marketing & Business, Scientific culture, etab. Etapa honetan gainera ikasle guztiek Speakingeko gehigarria dute ingeles orduan, batxilergoa amaitu orduko ikasle guztiak hirueledunak izan daitezen gutxienez.

Hizkuntzak eskolaz kanpoko denboran

Eskola orduetatik kanpo ere hizkuntzak garatzen jarraitzeko nahia duten ikasleek aukera dute. 

Haur Hezkuntzan, ikasle guztiek dute Speaking gehigarria eguerdiko jolas ordu denboran. Astean behin, Speaking saioa dute, ingelesez abestu, jolastu eta denbora gehiagoan komunikatzen aritzeko.

LHtik aurrera, eskolaz kanpoko ingelera garatzeko aukera dago. 16:45etatik  18:15ak arte astean bi egunez, ingeles ikastaroak garatzen dira eta ikasle bakoitza bere hizkuntza mailari dagokion taldean kokatzen da.

DBH eta Batxilergoan planteamendu honekin jarraitzen da, bi etapa hauetan kanpo akreditazioak lortzea ikasketa helburu bat gehiago bezala kontsideratzen delarik.

Batxilergoko 1. maikan ere Euskarazko C1 ikastaroa egin dezakete ikasleek ekainean oporretan joan aurretik. Agiri hau eskuratzeko 16 urte izatea ezinbesteko baldintza denez , etapa honetan zentratzen da agiri honen lorpenerako ikastaroa.

Eskolaz kanpoko eskaintzaren barruan, frantseza garatzeko aukera ere badago. Euskal Herriko beste hizkuntza bat izanik, horrela nahi duten ikasleek eskolaz kanpoko denbora tartean garatu ahal izateko baita ere.

11Lauaxeta Ikastola
11Lauaxeta Ikastola
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.