Aurki gaitzazu

Berrikuntza, ikerketa eta garapena

Gure hezkuntza-ereduari zintzo jarraituz, lan egiteko era berritzailea dugu, garrantzia emanez, hartara, ez bakarrik edukiei edo irakasten denari, ezpada, eta batez ere, prozedurei eta metodologiei, hots, irakasteko moduari, horixe baita ikasleen trebetasunak eta gaitasunak garatzeko bidea.

Etengabeko hobekuntza dugu beti goiburu. Horregatik, ikastetxeko irakasle guztiak Ikaskuntza Komunitateren bateko partaide dira, bertan ikasgelarako metodologia berrien ikerketan, diseinuan eta aplikazioan dihardutelarik. 

Egun, metodologia taldeek hainbat gai jorratzen dituzte, baina gai horiek aldatuz doaz, zeren, behin ikertuak eta ikasgelan txertatuak, unean uneko Komunitatea langairik gabe geratu baita, eta orduan, landu beharreko metodologia eta Ikaskuntza Komunitate berriak eratzen dira:

11
 
UDIN

Diziplina Anitzeko Unitate Didaktikoak

Astebete edo 2 aste irauten duten diziplina arteko proiektuak. Proiektuotan irakasgaiaren egitura lauso edo zehaztugabe antzean aurkezten da, ikasleek eurek gaurkotasuneko gai batez hausnartu eta ideiak proposa ditzaten, arlo guztietan ikasitakoa aplikatuz.

Proiektu hauek era honetara garatzea ikasleentzat esanguratsuago egiten dute, beraien ikasketa aukerak handituz eta bizitzen eta esperimentatzen dutena era gidatu batean bermatuz.

 
PBL

Problemen Ebazpen bidezko Ikaskuntza

Ikasleei egoera edo problema bat planteatzen zaie, konponbidea edo ebazpidea bila dezaten beren ezaupideak baliatuz eta problemen ebazpen-faseei jarraituz. Metodologia hau txikitatik hasi eta Batxilergorarte garatzen da hainbat eta hainbat ikasketa proiektuetan.

Horrez gain, bizitzako eguneroko egoeratan aplikatzeko planteamenduak ere egiten dira, era horretara ikasleak Ikastolan ikasitakoa, beraien bizitzan eguneroko egoeratara transferentzia egitea posible izango dute.

11Lauaxeta ikastola
 
LKT

Elkarlaneko Ikaskuntza

Ikasleen elkarlanaren bidezko ikaskuntza, talde-lanerako trebetasuna lantzeko lagungarria. Lan talde kooperatiboa zer den eta nola taldean nola lan egin erea egokian ikasten dute ikasleek.

Taldean lan egitea zaila da. Talde batek era kooperatiboan jokatzea zaila da. Horregaitik da garrantzitsua ikasleek ulertzea taldean lan egitea, gaur egun ezinbestekoa den jarrera eta konpetentzia bat dela, eta talde horrek era egokian funtzionatzeko taldekide guztien lana eta konpromezua beharrezkoa dela.

 
MKT-Nikostrata

Ebaluazioa, errubrikak eta feedbacka

Konpetentzien lanketa eta konpetentzien araberako programazioa garatzea, konpetentzia hauek ebaluatzea  eta etengabeko feedbacka ikaskuntza beregainerako tresna gisa izateko lan egiten duen taldea.

Konpetentzia bigunen inguruan (soft skills) sarritan entzuten dugu zer nolako garrantzia duten, baina, nola landu, nola garatu ikasleengan? 

Lan talde honek konpetentzia ezberdinak lantzeko estrategia teknika eta metodologia egokietan ikertzen du.

 
Euskara Taldea

Euskararen ikasketa, didaktika eta erabileraren inguruan, Ikastolan lan egiten duen lantaldea. 

Nola sustatu euskraraen erabilera gazteen artean? Nola kontzientziatu euskara euskaldunon altxor bat dela eta guk zaindu behar dugula? Nola lortu hizkuntza batekiko atxikimendua lortzea?

Lan talde honek euskararen didaktikan sakontzeaz gain, euskararen balio emozionlaerako ekintzak koordinatzen ditu Ikastolan.

 
English Team

Ingelesaren irakaskuntza estrategien eta metodologien hobekuntza.

Nola lantzen da atzerriko hizkuntza bat, baina ezinbesteko hizkuntza baldin bada?

Zer nolako koordinazio ekintzak egin behar dira ikasleekin, motibazioa lagun izanda ikasleek hizkuntza hori are eta gehiago ikasi nahi izateko?

 

11Lauaxeta ikastola
 
Bizikidetza taldea

Besteekiko bizikidetzaren garrantzia, eta norberaren garapenerako espazioak egoki garatzea.

Bizikidetza egoki bat gabe ez dago ikasketa giro egokirik. Horregaitik ezinbestekoa da ikasleek Ikastola esparru seguru eta atsegin bat bezala ikustea eta sentitzea.

Bizikidetza egokia bermatzeko, besteak beste tutoretza programa egoki eta koordinatu bat garatzen da eta KiVa Ikastola izaterakoan, bullying eta antzerako egoerak ekiditzeko lan egiten da.

 
STEM taldea

Zientziak, Matematika, Ingenieritza eta Teknologia bateratuz, arlo honetako ikasgaien koordinazioa  eta elkarlana bideratzen duen lan taldea. 

Nola landu robotika ikasleekin? Nola landu programazioa?

Ez da konpetentzia bat, hainbat konpetentzia batzen diren arloa da, eta horrela landu behar da ikasleekin ere.

 

 

 
IKT

Teknologia Berriak 

Diziplina arteko lan taldea, irakaslez eta informatikako, komunikazioko eta beste arlo batzuetako profesionalez osatuak, teknologia berien ezarpenaren koordinazioaz arduratzen dena.

IKTak Ikastolako hezkuntza helburuak lortzeko bidea dira, beraz era egokian funtzionatu behar dute eta aliatu bezala ulertu behar ditugu. Merkatuan dauden aukera ezberdinak etengabe arakatzen ditugu, aukera hauek aprobetxatu ahal izateko.

 
MUD

Matematiken didaktikaren koordinazioa, besteak beste DBHko Matematikak aurreratuak barne, gaitasun matematiko aurreratuago bat erakusten duten ikasleentzako eskeintza bezala.

Matematika gizartearen oinarrietariko bat da. Matematikekin, gizartearen eta naturaren aspektu ezberdin ugari ulertu daitezke. Horregaitik da horren garrantzitsua gure ikasleek matematiken ikuspegi ireki bat izatea. Ikuspegi aberats bat. Matematikei esker gizarte hobe bat egiteko helburuan sakondu dezaten.

11
 
Berdintasun taldea

Ikastolan genero ikuspuntua eta pertsonen arteko berdintasun politikak era egokian bermatzen direla kudeatzen duen lan taldea.

Baina nola landu txikitatik eta Batxilergorarte Berdintasuna? Programazioa da klabea. Programazio egokia izan behar da, Ikasleak gaia astuna bezala ikusi ez dezaten. Emozioak dira ardatza beraz. Ikasleak, pertsonak izanda, barnetik sentitu dezaten, lan talde honek lideratzen duen arloa, beraien bizitzatan funtsezkoa dela ulertuz eta mundu hobeago baten alde lan eginez.

 
ODS – Agenda 2030

Ikastolak gizartearekiko duen konpromisoaren jarraipena eta koordinazioa egiten duen lan taldea. Garapen Iraunkorrerako helburuen alde lan eginez eta helburu honetarako garatzen diren ekintzak koordinatuz.

Urtean zehar ekintza ugari eta anitzak egiten dira, batzuk ingurmenarekin lotutakoak, beste batzuk arlo sozialalarekin lotutakoa, eta ekintza guzti hauek koordnazioaz lan talde hau arduratzen da.

Horrez gain, Ikastolako energia mota ezberdinen kontsumo eta Ikastola jasangarriago bat egitearen aldeko politikak kudeatzen ditu.

 
KPK (Koordinazio Pedagogikorako komisioa) eta BLT (Berrikuntza Lan Taldeak)

Koordinazio pedagogikoak eta Berriuntzarako lan taldeak, Ikastolako hezkuntza poiektuaren kkordinazio bermatzen duten lan taldeak dira. proiektu guztien, ikerketa guztien eta bestelako lan taldeen lan egokia bermatuz.

 

 
KIVA taldea

Bullyingaren kontrako programaren koordinazio lan taldeak, segurtasun  protokolo ezberdinak ondo funtzionatzen dutela ziurtatzeaz arduratzen den lan taldea da.

Etapa ezberdinetako profesionalez osatutako lan taldea da KiVa taldea eta tutoretza, bizikidetza  eta aholkularitza taldeetako pertsonekin elkarlanean aritzen da.

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.