2022-2023 ikasturterako eskolaz kanpoko bigarren fasean izena emateko epea irailaren 16tik 22ra egongo da irekita (14:00ak arte), plaza libreak geratzen diren ekintzetan. Bigarren fase honetan plaza libreak baino eskaera handiagoa badago, zozketa egingo da inskripzio berrien artean.
Bestalde, jakinarazten dizugu 2022-2023 ikasturteko eskolaz kanpoko jarduerak urriak 3an, hasiko direla. Saskibaloi eta futbol jarduerak aldiz, irailaren 27an hasiko dira (eskola kirolean parte hartzen dutenak bakarrik).
Informazio gehiago nahi izanez gero, lauaxeta@educalia.biz / ldiego@lauaxeta.eus posta elektronikora idatzi dekazezu.
Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergorarte daude kirol taldeak: saskibaloia, futbola, hockey, multikirola, etab. Zein da zure aukera?
Kirola egitea ezinbestekoa da osasunarentzat, eta taldekako kirola bada gainera beste zerbait handiagoaren parte izango zara, talde bat.
Ingles maila hobetzen jarraitu nahi duzu? Frantsesarekin sakondu nahi duzu? Izena eman Ikastolako ingles eskolaz kanpokoetan eta Mondragon Linguaren koordinazioarekin zure maila hobetezen jarraituko duzu.
Gainera Cambridge akreditazioak lortzeko prestatuko zaitugu ere.
Euskarazko C1 agiria lortzeko prestatzen zaitugu ere. Zuk gogoa jarri eta Ikastolak formazioa emango dizu.
Aisialdiko monitore izan nahi baduzu, edo lehen sorospenetako agiria lortu edo ur sorosle izan edo kiroletako entrenatzaile ofizial bihurtu nahi baduzu?
Aukera guzti horiek eta gehiago aurkituko dituzu Batxilerreko eskolaz kanpoko ikastaroen eskaintzan.
Joan zaitez zure aisialdiko kurrikulum profesionala osatzen, esparru honetan lan egiteko behar diren agiri ofizial nagusiak eskuratuz.
Artea duzu gustoko? Robotika nahiago duzu? Abestea gustatzen zaizu?
Ikasle bakoitzak bere talentua garatzeko aukera du ikasketa esparru informalean ere. Bakoitzak bere zaletasunak, bere interesak, hobetoen ematen zaiona edo gehien gustatzen zaiona. Aukera hori ematen dute Ikastolako eskolaz kanpoko ekintzek.
Sormenerako konpetentzia eta zaletasuna garatu nahi duzu? Abestu nahi duzu? Artea eta proiektu ezberdinak sortzea gustoko duzu?
Hau eta gehiago aurkitu ahal izango duzu arte eta sormenerako arloko eskolaz kanpokoetan.
Ikasleei berrikuntzarako konpetentzia eta ekintzaile jarrerak garatzen jarraitzeko aukera ematen zaie. Gainera aisialdiko esparruan egiten da, plazerra eta lasaitasuna esperimentatuz.
Ikasleek garatzen dituzten ekintza eta lan ezberdinak aurkeztu egiten dituzte gainera konpetentzia sozialak eta jendearen aurrean komunikatzeko konpetentzia ere hobetuz.