Aurki gaitzazu

Zaintza zerbitzua

Haur Hezkuntzako zaintza zerbitzu bereziak
  • Haur Hezkuntzako ikasleen familiek, seme alaben zaintzaren eta lanaren arteko kontziliazioa errezteko, umeen zaintzara eta arlo soziohezitzaile informalera bideratutako aukerako Zerbitzu Bereziak dituzte eskuragarri.
  • Ohiko eskola egutegiaz gain, Haur Hezkuntzako ikasleek eskola egutegi eta ordutegi berezia (ohiko eskola egutegiaren osagarria eta gehigarriadena) duzue aukeran. Zerbitzu osagarri honek zera eskaintzen du orokorrean; ikasturtean zehargo egutegi berezia (jai eta zubi egunak salbu) eta 7:30etatik 16:30etara arteko ordutegi berezia.
  • Zerbitzu hauek, ohiko eskola egutegi ofizialetik kanpo daudenez, kostu gehigarri bat izango dute, ondoan zehazten den bezala eta erabiltzaileeiikasturte amaieran egingo zaie kobrantza.
  • Zerbitzu honen arduraduna, ohiko tutore eta irakasle taldearen osagarri den hezitzaile taldea izango da (ez tutoreak) eta horretarako instalazioakHaur Hezkuntzako espazioak eta gelak izango dira.
  • Zerbitzu Berezi hauetan ez da autobus zerbitzurik egongo, beraz familiek ekarri beharko dute umea.

11
Ikasturte hasieran- Gela irekia (HHkoZerbitzu berezien barne)
  • Irailaren hasieran, HHko Zaintza Zerbitzu Berezietan izena eman duten familiek eta beraien seme-alabek, GELA IREKIAz gozatu ahal izango dute.
  • Gela Irekiaren helburu nagusia familiek eta haurrek egokitzapena elkarrekin egiteko aukera izatea da; Ikastolara egokitzeko prozesuan laguntzeko, ikasgela eta materiala esploratzeko, kideak ezagutzeko eta lehenengo harremanak ezartzeko.

Horrela, familiarenganako urruntze prozesua eta eskolaingurunearekiko lotura, modu afektibo, lasai, babestu, seguru eta progresiboan gertatuko da, bai familiakoentzat eta baita haurrarentzat ere. Hezitzaileen gomendioei jarraituz, familiek haurraren jolasean parte hartu ahal izango dute, ingurua elkarrekin aztertu edota semealaba nolaegokitzen eta jokatzen duen behatu eta aztertu.

Zerbitzu honen zehaztapenak honakoak dira:

  • Gela Irekia erabiltzeko aukera izateko, iraileko lehenengo asteko Zerbitzu Berezietan izena emanda izan behar dute.
  • Arduradunak hezitzaileak izango dira eta ez ohiko tutoreak.
  • Familiak gelan egon ahal izango dira 7:30etik 12:00ra (sarrera eta irteera ordua edozein dela ere). 12:00tik aurrera, hezitzaileen orientabideakjarraituz, familiak gelatik eta barne instalazioetatik irten egingo dute eta 16:30ak baino lehen bueltatuko dira ikasleen bila; 12:30etan jan ostean, 15:00etan loaldi ostean edo 16:30etan. Gelara sartu ahala, dagokion hezitzaileak Gela Irekiko arauak eta gomendioak azalduko dizkiete familiei.
Ikasturtean zehar
  • Irailaren bigarren astetik aurrera, berriz, ikastolak Zerbitzu Bereziekin batera eskaintzen duen egokitzapen prozesua amaitutzat emango da eta ikasleak bakarrik etorriko dira gelara.
  • Familiak egokitzapen prozesua luzatzea erabaki dezake euren seme-alaben egutegia eta ordutegia nahi bezala antolatzeko askatasun osoarekin, beti ere irakasleen gomendioak kontuan hartuz egokitzapen eraginkorra bermatzeko.
  • Kasu honetan familiekirakaslearekin adostuko dute umearen sarrera eta irteera ordua (bazkalordua eta lo-ordua errespetatuz eta ikastolan 8h baino gutxiago igaroten dutelabermatuz) eta beharrezkoa balitz, egutegia.
Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.