Aurki gaitzazu

Oporraldi-lekuak

Udabarrilekuak

11Lauaxeta ikastola
LH 1-4rako Udabarrilekuak

Ikastolako familiei aisialdiko eskaintza aberasteko asmoz, “Udabarrilekuak” izeneko proposamena eskuragarri dago, kalitatezko jarduera ludiko eta segurua barneratzen du, ingurune euskaldun batean, eta, aldi berean, kontziliazioan laguntzea da helburua.

Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta ikastolan egingo da apirilaren 19, 20, 21 eta 22an. Ordutegia 9:00tik 16:30era izango da (goizeko 7:30etatik 9:00etara zaintza zerbitzua egongo da, hala eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina garraio-zerbitzurik ez.

HHn seme-alabak dituzuenoi gogorarazten dizuegu egun berdinetarako haurtzaindegi zerbitzu bat ere baduzuela eskuragarri.

Negulekuak

11
LH 1-4rako Negulekuak 

Ikastolako familiei aisialdiko eskaintza aberasteko asmoz, “Negulekuak” izeneko proposamena eskuragarri dago, kalitatezko jarduera ludiko eta segurua barneratzen du, ingurune euskaldun batean, eta, aldi berean, kontziliazioan laguntzea da helburua.

Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta ikastolan egingo da urtarrilaren 3, 4, 5 eta 7an. 9: 00etatik 16: 30era izango da (goizeko 7: 30etatik 9: 00etara zaintza zerbitzua egongo da, hala eskatzen duenarentzat). Jantoki-zerbitzua egongo da, baina ez garraio-zerbitzurik. 

HHn seme-alabak dituzuenoi gogorarazten dizuegu egun berdinetarako haurtzaindegi zerbitzu bat ere baduzuela eskuragarri eta izena emateko epea abenduaren 10era arte luzatuko dela.

 

Udalekuak

Eguneko udaleku irekiak
11
Haurtxo Lauaxeta

2 urteko umeentzako Lauaxetako udaleku irekia.

Eguneko edo astez aste aukeratu ahal izateko aukerarekin.

Lagunak, aisia eta udan ikasten jarraitzeko aukera. Espazio osasuntsua eta naturarekin kontaktu zuzenean. Sormena, euskara eta bizikidetza landuz egun zoriontsu eta lasaiak igarotzeko plana.

Aukera honen inguruko informazio gehiago eta izena emateko  sakatu ondoren.

Txiki Lauaxeta

HH3-4-5 eta LH 1-2ko umeentzako udaleku ireki eskaintza.

Astez asteko aisi planteamendu irekia, programazio berezi eta eskaintza egokira bideratuz: Ginkanak, irteerak etab. lagunen artean garatzeko udako aukera.

Gehiago jakiteko hurrengo lotura sakatu.

11LH 2
11LH tailerrak
Koxkor Lauaxeta

LH 3-4-5-eta 6. mailako ikasleentzako aste beteko udaleku irekia Lauaxeta ikastolako instalazioetan.

Egunez eguneko programazio bat, ekintza ezberdinak eginez ondo pasatu euskara landu eta giro osasuntsuan aritzeko.

Informazio gehiago ondoko botoian.

Gazte Lauaxeta

DBHko ikasleentzat aste beteko eguneko udaleku ezberdinen eskaintza. Surf ikastaroa, mendi trabesiak, arte tailerrak, etab.

Naturan, kirola eginez eta lagunekin egoteko kalitatezko aisi denbora.

Udaleku hauei buruz gehiago jakiteko azpian duzun botoian sakatu.

11
Nagusi Lauaxeta

Batxilergoko ikasleentzat oporraldian beraien ikasketak osatzeko aukera eskaintzen dugu. Oporraldi luzeak indarberritzeko, lasaitzeko eta norberen etorkizunerako baliagarriak diran ezagutza eta gaitasuan gehitzeko aukera ematen duela ulertuz.

Eskaintza honeri buruz gehiago jakiteko azpian duzun botoian sakatu.

11
Egonaldiak
Lizarrako udalekua

LH 3 eta 4ko ikasleentzako 14 egunetako egonaldia Lizarrako El Puy aterpetxean Natura, abentura eta kirola uztartuz.

Kanpamentuari buruz gehiago jakiteko hurrengo botoian sar zaitezke, baita  Instagram profilean ere:

Lizarrako udalekuko instagram perfila

Informazio gehiago ondoko botoian.

11
11Egino
Eginoko udalekua

LH 5 eta 6. mailakoentzako 14 egunetako egonaldia da Eginoko aterpetxean. Bertan, natura, abentura eta kirola uztartuko dituzten ekintza plan borobila garatzen dute: eskalada, olinpiadak, etab.

Kanpamentuari buruz gehiago jakiteko hurrengo botoian sar zaitezke, baita  Instagram profilean ere:

Eginoko udalekua

11Atzerrian egonaldiak
Egonaldiak atzerrian. Nazioartekoak
Atzerrian udako egonaldiak

Lauaxeta ikastolako ikasleek EAS VELE agentziaren bidez udako ikastaroak atzerrian egiteko aukera dute. Esperientzia aparta eta aukeratutako hizkuntza maila hobetzeko aukera ezin hobea.

Eskaintza hau DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendurik dago.

Udalekuak ingelesez

Ingeleseko kanpamentu honetan, Mopndrgaon Linguaren eskutik,  erabateko hizkuntza-murgilketaz jarduten da, parte-hartzaileek hizkuntza horretan duten komunikazio gaitasuna finkatu eta hobetu dezaten egonaldi ederraz gozatzeaz gain, ekimena ikaskuntza-jarduerak eta ludikoak uztartuta garatzen baita.

Lehen Hezkuntzako 3.etik DBHko 2.era bitarteko ikasleentzat, Ikastolakoak nahiz kanpokoak izan.

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.