Lauaxetak, ikaskideekin urtebetetzeak ikastolan ospatzeko aukera ematen dizue, HH3 edo LH3 bitarteko ikasle izanez gero. Erabat borondatezkoa izango da parte hartzea, zuen eskura duzuen aukera bat baino ez da, urtetebetzeak ikastolan bertan eta ikaskideekin ospatzeak gauzak errezten dizkizuela ulertzen baitugu. Haurrak ikastola ordua bukatutakoan bertan gelditzen dira monitore baten zaintza eta gidaritzapean, eta familiak, ospakizuna burutatakoan etortzen zarete haien bila. Zerbitzu gehigarri honi, Ospatu deitu diogu.
Zein egunetan ospatuko da? Egun bakoitzean kandelak itzaliko dituzten umeak horrela antolatuko dira.
Asteko eguna: Ostiraletan izango da, 16:20etatik 18:30ak arte
Non izango da? Urtebetzeak ikastolako Laia gunean ospatuko dira.
Zein izango da ordutegia?
Gela | 1. hiruhileko data | 2. hiruhileko data | 3. hiruhileko data |
---|---|---|---|
HH 3.A | Urriak 14 | Otsailak 10 | Apirilak 28 |
HH 3.B | Urriak 21 | Otsailak 3 | Apirilak 28 |
HH 3.C | Urriak 21 | Otsailak 10 | Maiatzak 5 |
HH 4.A | Urriak 28 | Otsailak 17 | Maiatzak 5 |
HH 4.B | Urriak 28 | Otsailak 24 | Maiatzak 12 |
HH 4.C | Azaroak 4 | Otsailak 17 | Maiatzak 12 |
HH 5.A | Azaroak 4 | Martxoak 3 | Maiatzak 19 |
HH 5.B | Azaroak 11 | Otsailak 24 | Maiatzak 19 |
HH 5.C | Azaroak 11 | Martxoak 3 | Maiatzak 26 |
LH 1.A | Azaroak 18 | Martxoak 10 | Ekainak 2 |
LH 1.B | Azaroak 18 | Martxoak17 | Ekainak 2 |
LH 1.C | Azaroak 25 | Martxoak 10 | Ekainak 2 |
LH 2.A | Azaroak 25 | Martxoak 24 | Ekainak 9 |
LH 2.B | Abenduak 2 | Martxoak 24 | Ekainak 9 |
LH 2.C | Abenduak 2 | Martxoak 17 | Ekainak 9 |
LH 3.A | Urriak 7 | Urtarrilak 27 | Maiatzak 26 |
LH 3.B | Urriak 7 | Otsailak 3 | Apirilak 21 |
LH 3.C | Urriak 14 | Urtarrilak 27 | Apirilak 21 |
Urtebetetzeen ospakizunetan ere elikadura osasuntsuaren garrantzia kontuan hartzen dugu. Hori horrela izanik, jatekoen artean tortilla, sandwicha eta pintxo ezberdinak egongo dira, “gusanito” antzerako batzuekin batera. Horrez gain, merendolaren amaieran urtebetzea ospatzen dutenek kandelak izaltzeko aukera izango dute tarta jatearekin batera.
Alergiak: Umeren batek elikagairen bati alergiarik izanez gero, izena emateko galdetegian horrela jakin arazi mesedez, eta kasu horretan dauden umeentzat menua egokituko da.
Kopuru minimoa: Urtebetze eguna ospatzeko, gutxienez 8 ikaslek eman beharko dute izena jai horretara.
Gonbidatuak: Familiaren batek, ikastolakoak ez diren pertsonak bere seme alabaren urtebetetze egunerako gonbidatu ditzake. Horrretarako, izena emateko formularioan ikastolakoak ez diren ume hauen izena eman beharko da ere. Ume gonbidatu hauen kostea, gonbidatzen dituen familiak hartuko du beregain errezibo bidez. Posible da baita, familia batek, beste gelako ikasle edo lagun bat gonbidatu nahi izatea. Kasu honetan, lagun horren izena ere eman beharko du, galdetegiari erantzuteko orduan.
Gelako urtebetetzeak ospatzeko eguna baino 14 egun lehenago, ikastolatik, gelako familiei urtebetze egunera apuntatzeko galdetegi bat bidaliko zaizue eta 4 eguneko epea izano duzue izena emateko.
Ospakizuna, dinamika eta jatekoa barne daude eta urtebetetzea ospatu eta hurrengo hilabeteko erreziboan kobratuko da.