Aurki gaitzazu

Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lau maila daude. Etapa honetan, pertsona orok gizartean moldatzeko behar dituzten gaitasun, trebetasun, konpetentzia eta ezagutzak finkatzen dira. 

Horretarako, ikaskuntza-proiektuak, problemen ebazpena, talde-lana eta oinarrizko trebetasunak bereganatzea funtsezkoak dira curriculumaren eta antolaketaren plangintzan ikaslearen ikaskuntza-eredu pertsonalizatua egiteko.

11Lauaxeta Ikastola
XXI. menderako konpetentzien garapena

Lauaxeta Ikastolako Hezkuntza ereduak, DBHan, XXI. menderako gaitasunen garapena du helburu. Gaitasunen araberako lanaren helburua ikasleak zenbait gaitasun garatzea da, bere erronka pertsonalei aurre egin diezaien eta zoriontsu izateko gaitasunean laguntzeko.

Izan ere, gaitasunen helburua ez da “jakitea” bakarrik, “egiten jakitea” ere bai. Jakintza hori aplikatzen da eta hainbat egoera eta testuingurutara egokitu daiteke. Horrela, bizitzan ondo moldatzen jakingo dute gure ikasleek. Kontzeptuzko edukiek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, baina ez dira helburua, baliabidea baizik.

Konpetentzien webgunea

Infografia- Konpetentzi motak

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan ikasleek gai motibatzaileak ikertzen dituzte, mundu errealeko arazoak, eta besteak beste arlo hauetakoak: zientzia, arteak, gizartea, teknologia edo matematika.

Ikasleek taldeka lan egiten dute, eskura duten teknologia eta hainbat informazio-iturri erabiliz zenbait lan egiteko.

Proiektuen araberako ikaskuntzak abantaila asko ditu: diziplina baten edo batzuen kontzeptu eta printzipioetara mugatzen da, ikasleak arazoak ebazteko ikerketetan parte hartzera bultzatzen ditu, modu autonomoan lan egiteko aukera ematen die beraien ezagutza sortzeko, eta emaitza objektibo eta errealistak ateratzen ditu.

Infografia proiektuen ibilbidea

Multilingual

DBHko 3. mailatik aurrera, ikaslearen interesen edo beharren arabera, atzerriko beste hizkuntza bat (frantsesa edo alemana) ikastea aukeratzen du, euskara, gaztelania eta ingelesaz gain.

Speakingaren bitartez, ingelesez komunikatzeko gaitasunean sakontzen da baita.

11
Step by step

Ingelesaren ikasketa prozesua pertsonalizatzea, ikasle bakoitzak bere erritmora aurrera egin dezan.

Ikaslegoa bere ingeles mailaren arabera taldekatuta dago, formazio ibilbide desberdinak bereiztuz.

Gizarte ikasgaia ingelesez ematen da etapa honetan, ingelesaren ahozko erabilera sustatzeko asmoz. Era berean, beste ikastetxe batzuekin online elkatrukatzeak ere garatzen dira, Skype erabiliz.

11
European projects

Lauaxetako Ikastolako ikasleen etorkizunerako funtsezkoa da munduari irekita egotea.

Hori dela eta, DBHko 4. mailako ikasleek ingelesez komunikatzeko gaitasuna hobetzea helburu duen proiektu batean parte hartzen dute Brujaseko Sint Jozef Humaniora ikastetxearekin batera.

11
Cambridge exams

Ikasleek ikastolan bertan Cambridge-ko azterketa ofizialak egiteko aukera dute. Horretarako, ingeles-irakasleek, ikaslearen mailaren arabera, maila bateko edo beste bateko azterketa egitea aholkatzen die ikasle bakoitzari.

LH 6. mailatik hasi eta Batxilergora arte, ikasleek Cambridge agiriak lortzeko frogak egiten dituzte.

Cambridge - Lauaxeta

11Lauaxeta Ikastola
11Lauaxeta Ikastola
Ikasketa kooperatiboa

Ikasleek lankidetzan lan egiten dute, taldeak elkarrekin lortu beharreko helburuak finkatuz eta beraien denbora eta lan-esparrua antolatuz, proiektuan ezarritako helburuak ondo bete ditzaten.

Infografia ikasketa kooperatiboa

Diziplina anitzeko ikaskuntza

Mailako zenbait unetan ikasleek diziplina anitz erabiliz lan egiten dute, eskatutako proiektuei modu esanguratsu eta errealistagoan erantzun ahal izateko.

Proiektu horietako batzuek ezagutza-esparru bereko ikasgai guztiak biltzen dituzte. Beste une batzuetan mailako ikasgai guztiak (UDIN proiektuak).

Esaterako, hauek aipa ditzakegu: Kultura aniztasunaren proiektua (UDIN DBH 1). Sexu identitate eta genero aniztasunaren inguruko proiektua (UDIN DBH 2). Smart Community proiektua (UDIN DBH 3) Nire etorkizuna proiektua (DBH 4).

Infografia diziplina aniztasuna

11
Gaitasun altuko ikasleen trataera

Gaitasun altuko ikasleek, gaitasun berezi bat dute. Diagnostiko egoki batetik hasita eta gelan egiten den enfoke pedagogiko egokirarte, hainbat elementuk parte hartzen dute gaitasun altuko ikasleek dituzten beharrizanei erantzuteko.

Horrez gain ikasgaien enfoke pedagogikoak , pentsamendu irekia eta goi mugarik ez duena bilatzen da. Gaitasun latuko ikasleek duten potentzial guztia ahalik eta gehien garatu ahal izateko.

Talentuaren tailerrak

Urtero, bi astetan zehar, ikasle bakoitzak erosoen sentitzen den esparruak aukeratzen ditu, bere talentua sakontzeko, hobetzeko edo garatzeko.

Tailer horietan, adin desberdineko ikasleek elkarrekin parte hartzen dute, beraz, beste modu batera ezagutzeko aukera izaten dute, zeharkako gaitasunen garrantziaz jabe daitezen eta beraien talentua osorik heda dezaten.

Talentu tailerren webgunea

Ikasketa pertsonalizatuaren portfolioa

Ikasle bakoitza bere ikaskuntza-eredu pertsonalizatua egiten joaten da egindako proiektuetan, izandako aurrerapenetan eta bere gaitasunen eta pertsona gisa izandako esperientzien eta hazkuntzaren garapenean nahi duen hobekuntzan oinarrituz.

11
11
Tutoretza eta jarraipen emozionala

Ikastolako tutoretza programaren ardatza ikaslearen jarraipen emozionala da. Emozio baikorren lanketa, helburu egingarrien zehaztapena eta lorpena dira pertsonak etengabe  hobetzen jarraitzeko duen bidea.

Arrakasta akademiko eta kurrikularra egoera emozional positiboekin errezago lortzen dela uste dugu eta horren alde egiten da lan.

11
Feedback, etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna

Ikaslearen konpetentziak eta ebaluazio-sistema oro har garatzeko funtsezkoa da irakaslearen eta ikaslearen arteko hartu-emana ikaskuntza- eta hobekuntza-prozesuan.

Baina ikasturtean zehar duten etengabeko hartu-emanaz harago, ikasle bakoitzak bere puntnu sendoak eta hobetzeko arloen hartu-eman zorrotza jasotzen du ikasturteko hiru unetan.

Aniztasunari arreta

Ikasle guztiak ezberdinak dira.

Bakoitzak bere erara ikasten du, horregaitik garrantzitsua da ikasle bakoitza ahalik eta urrunen eramango duten estrategia metodologiko eta didaktikoak garatzea.

11
Mindfulness, emozioen lanketa eta autoezagutza

Hausnarketa, kontrol emozionala, norbere errealitateaz koziente izatea, autokontrola, etab. ikasleekin garatzen diren mindfullness estrategia eta teknikak dira.

Horrez gain, ikasle guztiak ezberdinak direnez, teknika eta estrategia ezberdinak praktikatzen dira, ikasle bakoitzak berari hobetoen datorkion esperientzia jaso dezan eta etorkizunera begira eroso sentitu dadin.

11Lauaxeta Ikastola
World Peace Game

Estatu Batuetatik datorren rol jolas honek, ikaslearen negoziaketarako, akordiotara iristeko, jendearen aurrean hitz egiteko, estrategiak garatzeko eta enpatiaz aritzeko konpetentziak garatzen ditu.

Politika bere oinarrian zer den ulertzeko eta bizitzeko ikasketa proiektua da eta  DBH 3. mailako ikasleek garatzen dute. Edo klase osoak irabazten du jolasa eta beraz jokoaren azken helburua, edo ez du inork irabazten.  

11Lauaxeta Ikastola

11
Unesmun

DBHko 4. mailan nahi duenak UNESMUN programan parte har dezake.

Programa horretan gizarteko eta munduko politika eta ekonomiako gaiak lantzen dira, eta Nazio Batuen ereduari jarraituz, eztabaida, argudiaketa, entzute aktiboa edo oratoria balioak erakusten dira. Programaren amaieran estatu mailako ekitaldi bat egiten da.

Hor, proiektuan parte hartu duten ikasle guztiak biltzen dira. Nazio Batuen 2030 agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuek markatzen dituzten lan ildoak jorratzeko modu esanguratsua eta sakona.

Zientzia STEM azoka – Lauazoka

Zientziak eta STEM diziplinek ikerketa eta esperimentazioa dute helburu nagusietariko bat. Eta ikasketa horiek praktikara eramateko eta jendearen aurrean aurkeztu eta defendatzeko, Lauazoka zientzia Feria antolatzen da.

Bertan ikasle talde ezberdinek egin dituzten STEM arloko lanak aurkezten dituzte. Lauazoka honek, Elhuyar Zientzia azokaren “antesala” bezala funtzionatzen du ere.

Ikasleentzat ikasketa eta praktika esanguratsua bihurtuz.

11Lauaxeta Ikastola
11
Zientziak kalean

Ikaskuntza esperimentala eta esperientziala Lauaxeta Ikastolaren diziplina zientifikoen oinarria da, metodo zientifikoaren etengabeko garapenarekin batera.

Hori dela eta, ikasgai zientifikoek ikaskuntza esanguratsua lortzea dute helburu, esperimentazioaren bidez eta landutako ezagutzak erabiliz. Halaber, proiektu zientifikoetan landutakoari amaiera emateko, zientzia hedatzeko eta esperimentatzeko jardunaldi espezializatuak egiten dira.

Ikasleei ikerketa sakonak egiteko entrenamendu berezia eskeintzen zaie, foro eta txapelketa desberdinetan parte hartuz ikerketa hauen ondorioak zabaldu eta partekatzeko: Inspira, Tea Time 4 Science, STEAM eguna, Zientzia azoka, First Lego League, Elhuyar, Ciencia en Accción, Galiciencia, …

11
Robotika eta programazioa

Ezagutza zientifikoa robotika eta programazio tailerren bidez indartzen da. Horrela, ikasleek programazio-lengoaiak ezagutu eta sakontzen dituzte.

Bestalde, pentsamendu logiko eta egituratuaren garrantziaz konturatzen dira. Robotikako tailer berezi bat dugu, eta LEGO Mindstorm robotak, Arduino eta bestelako programazio-lengoaiak erabiltzen dira.

Lanerako teknologia

Teknologia berriak erabiltzeak bi helburu ditu: batetik, ikasleek gaitasun digital arduratsu eta errespetuzkoak garatzen dituztela bermatzea; bestetik, haien ikaskuntza-prozesuaren kalitatea hobetzea. Teknologia erabiltzean argi dugu beti zer, nola eta noiz lortu nahi dugun.

11
Matematika aurreratuak

DBH 1. eta 2. mailan, bi matematika eskeintza dagoz ikasleentzat: batetik ikasturte horretako eskeintza eta bestetik matematika aurreratua, ikasleen talentu matematikoa garatu eta bakoitzaren ikasketa erritmoari erantzuna emanez.

11Lauaxeta Ikastola
11
Batxilergoko diploma duala

Diploma honek, batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean) lortzea suposatzen du.

Programa honek, hiru helburu nagusi dauzka: hizkuntza murgilketa, murgilketa teknologikoa eta murgilketa pertsonala.

Academica

Batxilergo dualaren diploma

11Lauaxeta Ikastola
Proiektu literarioak

Literatura bizi egin behar da. Irakurketa zaletasuna emozioen bidez lortzen da, beraz garatzen diren proiektu literarioen bidez, ikasleek literaturari emozionalki lotzeko aukera izaten dute.

Literatura eta eskulanak, literatura eta poesia, literatura eta historia, literatura eta antzerkia. Liburuetan magia dagoela esaten da, eta magia hori liburuetatik ateratzea eta ikasle bakoitzak bereganatzea da proiektu hauen helburua.

Irakurketa plan pertsonalizatua

Irakurketa eta ulermenerako konpetentzian oinarrituta, ikasle bakoitza bere irakurketa portfolioa sortzen joaten da, bere gustu eta zaletasunei hoberen egokitzen zaizkion irakurketen ibilbidea osatuz.

11Lauaxeta Ikastola
11
Filming eta ikusentzunezko konpetentzia 

DBH eta batxilergoko ikasleek, euren ibilbidean zehar, hainbat proiektu garatzen dabez, zeinetan proiektuari lotutako bideo bat grabatu eta editatu behar duten.

Era honetan, grabazio eta edizio profesionalari dagozkion ezagutzak lortzen dituzte, bai eta ahozko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna garatu ere.

Ikasle ohien esperientziak

Ikaslearen orientazio akademikoan laguntzeko, ikasle ohiak beraien ikasketa esperientzia eta ibilbide akademikoa azaltzen diete DBHko ikasleei.

Zer ikasi zuten, zer nolako konpetentziak behar izan diren, zeintzuk izan ziren zailtasunak, zertan jarri behar da arreta.

Testimonio biziak, testimonio hurbilak DBHko ikasleek asko eskertzen dituztenak eta beraien aukeraketa prozesuan bidea egiten laguntzen dietena.

 

11Lauaxeta Ikastola
11Lauaxeta Ikastola
Gurasoak irakasle

Ikasgelak esparru irekiak dira gurasoentzat. Eta ikasleentzat oso esanguratsua bihurtzen da beraien gurasoak aita eta ama, profesional modura ikustera.

Medikuak, ingeniariak, garbitzaileak, abokatuak edo arrantzaleak. Lanbide guztiak dira garrantzitsuak eta lanbide guztietan behar dira oinarrizko konpetentziak ondo garatuta izatea.

Ikasketa hori DBHko ikasleentzat oso esanguratsua izateaz gain, gurasoentzat ere esperintzia oso atsegina bihurtzen da.

11Lauaxeta Ikastola
Ikasle laguntzaileak

Horrela nahi duten ikasleek autobusetako laguntzaile lanetan laguntzen dute.

Praktika honekin, DBHko ikasle nagusiek eta Batxilergoko ikasleek, HHko ikasle txikiei laguntzen diete, bai autobusera igotzen, zein autobusean bertan izan ditzaketen beharrizanetan eta baita autobusetik gelararte joateko ibilbidean.

Laguntasuna, elkarkidetza eta ikasle txikientzako erreferentzia positiboak.

Gure web bisitariei esperientzia garden eta eroso bat eskeintzeko asmoz, cookie-ak erabiltzen doguz. Gure webgunea erabiltzean, cookie-ak onartzen dozuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu pribatutasun pribatutasun politika atala.
JarraituPribatutasun politika

GDPR

  • Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. cumple con los requisitos establecidos en la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, en la Ley 56/2007, de 28 de diciembre, de Medidas de Impulso de la Sociedad de la Información, así como en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, sobre Protección de Datos de Carácter Personal, y su normativa de desarrollo, y a tal fin ha creado este aviso legal.

Web gunearen jabetza

www.lauaxeta.eus domeinua, Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ena da
Helbidea: Barrio San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano
Tel.: 946300020
Fax: 946300181
email: mailto:ikastola@lauaxeta.eus
IKF-F48090922

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. Familia kooperatiba bat dugu, irabazteko asmo gabea eta Administrazioak interes publikodun bezala zehaztutakoa, euskaldun y eleaniztuna, gizartearekin konprometitua eta osotzen duten pertsonei erabat irekia.

Lauaxetako estatutuak, 1988kop azaroaren 29an onartu ziran eta Elkarte Kooperatiboen Inskripzio Liburuan jasoak, BI-365 zenbakiaz aurkitu daitezkelarik.

Bere helburu soziala, Unibertsitate aurreko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea da eta horretarako maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinak ditu aukeran. Aldi berean hainbat eskolaz kanpoko eta udako ekintza eskaintzen ditu.

Webgunearen helburua

Webgune honek, Lauaxeta Ikastolako familiei edota interesdunei, Lauaxeta Ikastolaren hezkuntza inguruko ekintza, zerbitzu eta albisteen berri ematea du helburu. Webgunea bisitatzeak beronen erabiltzaile bihurtzen du bisitaria eta ohar honetan zehazten beronen baldintzak onartzea dakar berarekin batera.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop.ek webgune honetako edukiak hobeagotu, aldatu edota ezabatzeko gaitasuna du, ala erabakiz gero,

Webgune honetako edukiak, familia, ikasle edota interesdunei Informazioa helarazteko helburuz zehaztu dira.

Gune honen bitartez eskaintzen diran eduki oro (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, software,…) Lauaxeta Ikastola, S.Coop.enak dira, edota dagokionean, hirugarren batenak. Hauen erreprodukzioa egin nahi izanez gero, iturriak aipatzea eta gure webgunerako lotura zehaztea beharrezko izango dira.

Lauaxeta Ikastola, S.Coop. ez da webgune honen erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerrari lotutako kalteen erantzule egiten, ezta hauek egin dezaketen arau-hausteen arduradun egiten.

Datuen babesa

Webgune honen bitartez, ate irekiak, kontaktu edota blogari lotutako formulario bidezko informazio eskatzaileen datuak biltzen dira. Inola ere, datuok ez dira hirugarrenen eskutan jarriko eta informazio eskatzaileen zerbitzua betetzerakoan ezabatuak izango dira.

Blogean harpidetutako pertsonak, edozein momentutan eskatu ahalgo dute bertan baja ematea.

Aldi berean, hautagaien datuak ere biltzen dira eta hauek bildutako informazioa ere ez da hirugarrenen eskutan jarriko eta ezabatua izango da, zaharkitua dela ulertzen denean.

Edozein kasutan ere, interesa duenak, bere onespena aldatu dezake, datuak ezabatu edota aldatzeko eskatuz, lopd@lauaxeta.eus idatziz edota San Miguel z/g- 48290 Amorebieta-Etxano helbidera zuzenduz.

Cookiak eta loturak

Wegune honek cookiak erabiltzen ditu, hau dau, ordenagailuan kokatzen diran testu artxiboak, websiteari, bisitarien erabilketaren analisia egiten laguntzeko helburuz. Cookie horiek inoiz ere ez dute informazio pertsonalik jasotzen.

Erabiltzaileak, nabigatzailea ere konfiguratzeko aukera du, cookie hauen instalazioa eragotziz, baina baliteke horren ondorioz webgunearen funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.

Indarrean dagoen araudia

Aipatutako baldintzak, indarrean dagoen araudiaren araberakoak dira.