Albisteak-Bloga

Agur eta ondo izan!!!!!

11-05-2017

Gaurko egunean hainbat ikasleren agur jaia ospatzen da Lauaxeta Ikastolan. Euretariko batzuk txiki-txikitatik izan doguz gure artean, beste batzuk nagusiagotan ezagutu doguz.

Jarraitu irakurtzen.

Egun berezia zuentzat, emozioz betea, baita zuen familientzat ere, zelan ez, eta egun berezia guretzat Lauaxeta Ikastolan lan egiten dogunontzat baita.

Hemen izango gaituzue, behar dozuenerako, eta bitartean, distantzian teknologiek emoten dabezan aukerak aprobetxatuz, Ikasle Ohien talde honen kide izatera gonbidatzen zaituegu. Iadanik, 1.400tik gora ikalse ohi gagoz bertan!

Gure blogeko lerroak, gaurkoan, zuei zuzenduta doaz bereziki. Ondo izan eta besarkada handi bat!

Antzerako albisteak

10-01-2019

Lauaxeko ikasle ohiak, B24en saridun!

Unibertsitarioei zuzendutako B24 ekimenak, euren sormena eta talde lanerako espiritua jartzen dauz besteak beste frogan. Aitor Rodriguez, Alvaro Llana, Eric Ugalde eta Julen Iruarrizaga, Lauaxetako ikasle ohiak, lehen saria jaso eben.

Jarraitu irakurtzen.

08-10-2018

Mikel Iturbe, Ikasle Ohiaren fantasia eleberria

Urte bi bere lehen eleberria idazten eta beste urte erdi eleberria argitaratzeko prestatzen, eta guzti hau bere ingeniaritza ikasketak eskatzen deutsen denbora eta dedikazioaz batera. Baina berak dinoen moduan merezi izan dau eta bere bizitzako proiekturik garrantzitsuena bilakatu da. Mikel Iturbe, Lauaxetako ikasle ohia da eta bere esanetan zenbaki artean baino historio artean murgilduta bizi dan ingeniaria dogu. Orain, bere lehenengo fantasia eleberria argitaratu barri dau.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies