Albisteak-Bloga

Alkarregaz errezago da. Ideiarik bai?

Famili guztiei honako dei hau egin nahi deutsuegu: gure aldetik sortutako edukiez harago, ziur gagoz zuen etxeetan ekimenak, ideiak edota bizipen ezberdinak sortzen direla, eta partekatuak badira, balioa eta, batez ere, hurbiltasuna ekarri daikeela isolamendu-egoera honetan. Aprobetxatu dagigun guraso komunitate zabal honen balio osoa, guztiontzat onuragarria izango baita. 

Zelan egin? Jarraitu irakurtzen.

Bat eginik Lauaxeta Ikasrola familia

Horretarako, zuen etxeetan egiten dozuen edozein ekimen, jarduera edota bizipen berezien argazkiak bidali daikezuez. Gure sare sozialen bidez egin daikezue, edo zuzenean zuen tutoreari argazkiak bidalita.

Erabili dagiguzan daukaguzan bideak eta alkarren ondoan sentituko gara. Alkarregaz, errezago da eta.

 

Eskerrik asko guztioi, aurrera, asko zaindu eta ondo izan!!!!

Antzerako albisteak

30-03-2020

Nor izan nahi dozu covid-19 bitartean?

Aldaketa-egoera bizi dogu, eta egoera hori kudeatzea erronka handia da guztiontzat. Bizitzako beste une batzuetan bezala, gauza jakin batzuk gure esku dagoz eta beste batzuk ez. Esaldi batek dinoan bezala, aldatu ezin doguzan gauzak onartzeko lasaitasuna izan dagigun, aldatu ahal doguzanak aldatzeko kemena eta biak bereizten jakiteko jakinduria.

Sigue leyendo.

27-03-2020

Koronabirusa haurreni azalduz

Oraingo honetan, koloretako monstruoak laguntzen deusku haurrei koronabirusa zer dan azaltzen. Ikusi bideoa.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment