Albisteak-Bloga

Arte eta kulturaren bitartez mundua eraldatuz

22-06-2017

Black Friday, Cyber Monday… iadanik ezagunak doguzan kontzeptuak doguz eta azken aukera balitz bezala kontsumismora bultzatzen gaituztenak, sarritan, behar ez doguzan gauzak eskuratuz. Baina, zer deritzozu kontsumoagaitik burua galdu beharrean kulturagaitik burua galtzen badogu? Eta aldi berean ekintza kulturalei esker jasotakoa, proiektu sozialetara bideratzen badogu?

Beste agente eta hiri askogaz batera, Lauaxeta Ikastola izango da ekimen honetan. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Fair Saturday ekimenaz ari gara, izaera globala dauan mogimendu kultural bat dogu, urtero, azaroaren azkenengo zapatuan ospatzen dana, Black Friday dalakoaren urrengo egunean, ekitaldi bakoitzean, artistek eurek zehaztutako proiektu sozial bat bultzatuz.

Ekimen honeri eta bertan Lauaxeta Ikastolak izango dauan parte hartzeari buruzko informazio gehiago ezagutzeko, pasatako ekainak 23an, barikuan bertan, izandako elkarrizketa Cadena Ser- Radio Bilbaon.

Informazio gehiago eskuratzeko, ondoko bideoa eta webgunea: Fair Saturday.

Antzerako albisteak

25-10-2017

Lauaxeta ere, #IAmFair!

Lauaxeta Ikastola, aurtengo Fair Saturday ekintzetan murgilduta dago, arte eta kulturaren bitartez, mundua eraldatzeko gure harri koskortxoa edo tantatxoa eskeintzeko asmoz.

Datorren azaroak 25ean izango dala aurreratu daikegu, baina non eta zer motatako ekintzak gauzatuko doguzan ezin dogu esan. Hori bai, familia guztiei zuzendutako ekintza izango da eta dohakoa. Ezagutu nahi zer dan Fair Saturday delakoa?

Jarraitu irakurtzen.

11-07-2017

Bolondresa: besteentzako ezezik, norberarentzako ere aberasgarriak diran ekintzak garatuz

Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.

Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.

Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies