Albisteak-Bloga

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

Diploma hau, Academica Corporationek sortua da eta ikasleak titulazio bikoitza lortzea suposatzen dau: batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean).

Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz:

1. Hizkuntza murgilketa: ikasgai guztiak eta irakasle-ikasle harremanak, hasieratik, ingelesez gauzatzen dira.

2. Murgilketa teknologikoa: ikasketa digitalerako teknologien erabilera.

3. Murgilketa pertsonala: ikasleak bere lanarenganako ardura eta heldutasuna garatzen dauz, autonomia, denboraren kudeaketa eta ingurune desberdinetan lan egiteko gaitasunak landuz.

Academica Corporation, Estatu Batuetako Charter ikastetxeak edo goi mailako ikastetxe pribatuekaz lan egiten dauen erakunde nagusia da eta gaur egunean, 10 estatutan dagozan 150 ikastetxetik gora kudeatzen dauz.

Informazio gehiago: https://www.academica.school/

Antzerako albisteak

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

24-10-2018

Natura, mugimendua eta ikasketa

Ze lotura dago mugimendua, naturagaz kontaktua eta ikasketaren artean? Zelan sustatu ikasketa? 

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies