Albisteak-Bloga

Batxilergo dual internazionala, Lauaxeta Ikastolan

Lauaxeta Ikastolako 35 ikasle, aurten, Batxilergo duala ikasten ari dira. Baina, zertan datza?

Jarraitu irakurtzen.

Academica diploma dual international studies Lauaxeta
Academica diploma dual international studies Lauaxeta

Pasatako ikasturtean familiekaz mantendutako informazio saioaren ondoren, aukera hau hartzea erabaki daben ikasleak, aurtengo ikasturte honetan, Batxilergo duala dalakoa ikasten ari dira. Guztira, DBH 2., 3., 4. Eta Batxilergoko 1. Mailako 35 ikasle.

Diploma hau, Academica Corporationek sortua da eta ikasleak titulazio bikoitza lortzea suposatzen dau: batetik ikaslearen jatorriko herrialdeko batxilergo titulazioa (era presentzialean) eta bestetik, Estatu Batuetako batxilergo titulazioa edo High School Diploma (era digitalean).

Programa honek, hiru helburu nagusi daukaz:

1. Hizkuntza murgilketa: ikasgai guztiak eta irakasle-ikasle harremanak, hasieratik, ingelesez gauzatzen dira.

2. Murgilketa teknologikoa: ikasketa digitalerako teknologien erabilera.

3. Murgilketa pertsonala: ikasleak bere lanarenganako ardura eta heldutasuna garatzen dauz, autonomia, denboraren kudeaketa eta ingurune desberdinetan lan egiteko gaitasunak landuz.

Academica Corporation, Estatu Batuetako Charter ikastetxeak edo goi mailako ikastetxe pribatuekaz lan egiten dauen erakunde nagusia da eta gaur egunean, 10 estatutan dagozan 150 ikastetxetik gora kudeatzen dauz.

Informazio gehiago: https://www.academica.school/

Antzerako albisteak

13-12-2019

Hezkuntza eta berrikuntza, eskutik doaz

Atzoko egunean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean izan ginen, hezkuntza barrikuntzari buruzko hausnarketa jardunaldi batean.

 

10-05-2019

Zeharkakako konpetentziak garatuz

Zerbait hobetzeko, beharrezkoa dogu lehenik eta behin zein puntutan gagozan ezagutzea. Horrela da baita gure ikasleen konpetentziei dagokionean.

Ildo honetatik, joandako maiatzak 8an, eskola adinetako umeen zeharkako konpetentziak neurtzen dauzan lehenengo programa aurkeztu da. Ekimen barritzaile hau, Bizkaia Talentek garatu dau eta Lauaxeta Ikastolak bertan parte hartu dau.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment