Albisteak-Bloga

Bestelako ekintzak

13-02-2017

Bai, nahi dot. Konpromezua hartzen dozu?

Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasle batzuek "bai, nahi dot" esan deutsie euskarari eta publikoki, beti euskaraz erantzuteko konpromezua hartu dabe. Horren erakusgarri, paparrean daroien txantxangorriaren pina. Bihotzetik gertu, zelan ez.

Eta zuk, konpromezua hartzen al dozu? Aurrera txantxangorria! Gora euskara!

 

Aurrera txantxangorria! Gora euskara!

11-01-2017

Ekin daigun gure helburu eta ametsen alde

Urte bukaeran eta amaieran sarritan loteriak gure errealitatea zorte onaz janztearen esperantzan izaten gara. Baina gure urte barrirako helburuek, lotura gehiago izaten dabe egunerokoan berauen alde jartzen dogun lan eta gogoagaz. Ekin dagigun beraz euren alde, egunerokoan! Urte barri on!

10-11-2016

Lauaxetako ikasleak, Mondragon Unibertsitatean

Lauaxeta Ikastolako Batxilergo 2.ko ikasleak, Mondragon Unibertsitatera joan dira ingenieritza ezberdinak ezagutzera. Ingenieritza mekanikoa, Diseinu ingenieritza, Antolakuntza ingenieritza eta ingenieritza biomedikoarekin erlazionaturiko tailer batzuk egiteko aukera izan dabe.

Jarraitu irakurtzen.

 

 

06-10-2016

A, E, I, O, U... eta Lauaxeta Ikastolako bideo barriko mezuak

A... aniztasuna, E...de educación, I... de innovación, ... gure bideo barriaren mezuetariko batzuk. Klikatu eta ikusi.

21-09-2016

Eskulanak: denpora pasa baino askoz gehiago

“Bere eskuak era logiko batetan erabiliz, elementu errealak manipulatzeko aukera eta askatasuna daukan umeak, pertsonalitate sendo bat garatzen dau" Maria Montessori.

Eskulanak, denpora pasa dibertigarri bat izateaz gain, zerikusi handia dauke garapen pertsonalean. Jarraitu irakurtzen.

19-09-2016

Lekutik mugitu gabe ikastea

Teknologia barriek ikasketa aukerak biderkatzen dabez, Lauaxetako elkarrizketetan hausnartzen genduan moduan.

Aukera horreen artean, nola ez, museoak era birtualean bisitatzekoa. Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies