Albisteak-Bloga

Bikaintasuna ez da arlo akademikoan soilik erakusten

Gure ikasleen artean hainbat zaletasun erakusten dabezanak daukaguz, euren artean, oraingo honetan, hipika mundura hurbildu gara eta bertan hainbat arrakasta lortutako ikasle bat gehiago ezagutzeko aukera izan dogu: Maria Elorz.

Jarraitu irakurtzen.

Maria, 2. Batxilergoko ikaslea dogu eta 6 urtetako neskatxo bat zanetik hasi zan hipikaren munduan, baina bere esanaren arabera orain dala urte bitatik ekin deutso kementsuago bere zaletasunari. Horren erakusgarri, bai estatu mailan eta baita nazioarteko probetan parte hartutako eta lortutako emaitzak: Trofeo Princesa Asturias, Campeonato de España, Global Champions Tour, Trofeo Casas Novas (Galicia), CSN 5* Toledo.

Maria, Goi Mailako Kirolaria dogu Eusko Jaurlaritza eta Consejo Superior de Deportesen arabera eta horrek, berez bere kabuz ikasketetan ere erakusten dauan gaitasunaz gain, datorren ikasturtean Medikuntza ikasteko aukera gehiago eskeintzen deutsoz.

Bikaintasunaren eredu, arlo akademikoaz harago, baina bikaintasun hori eguneroko dedikazio eta lanean oinarritzen danaren adibide polita, bai ikasketetan, zein Jilana Van’t Zand, bere behorrari egunero, emoten deutsozan orduetan.

Aurrera eta ekin, Maria!

Antzerako albisteak

11-10-2019

Lauaxeta Ikastola, gizarte eraldaketan erreferentziazko eredu hautatua

EAEko Hezkuntza arloko bederatzi erakunde Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentziak bultzatutako gizartearen eraldaketa programaren barne egindako lanagatik, erreferente bezala izendatuak izan dira. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago.

 

Jarraitu irakurtzen. 

11-10-2019

Barrikuntza Hezkuntzan

Hezkuntza barrikuntza da gure osagai garrantzitsuenetariko bat, baina hirugarren batek guganako hori azpimarratzea, gruetzako esanguratsua da.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment