Albisteak-Bloga

Conóceme, botikak hurbilagotik ezagutuz

30-11-2018

Gazteak botiken erabilera egoki batetan hezteko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, ekimen honetan murgildu gara.

Jarraitu irakurtzen.

Conóceme proiektuaren helburua zera da: farmazeutikoen eskutik Batxilergoko gazteei botiken inguruan heziketa emotearen eragina ikertzea.

Gaur egunean, botika gehiegi kontsumitzen dira eta okerrago dana, kasu askotan behar ez dan moduan egiten da gainera. Hori horrela izanik, botikaren erabilera egokia, erronka bat bihurtu da osasun publikoarentzat.

Cónoceme proiektua ildo horretatik doa eta botiken inguruko hezkuntzak zein eragin eukiko leukeen baloratu nahi dau, eduki hau, hezkuntzaren barne bezala kontsideratu ahal izateko.

Saioetan, ondokoak landuko dira:

  • Zer da botika bat?
  • Zeintzuk dira berau erabiltzeko baldintza egokiak?
  • Ze eragin dauka botikak pertsonarengan eta alderantziz?
  • Zelan lortu informazio gehiago?

Proiektua azaroan hasi barri da eta otsailean amaituko da.

Infomazio gehiago: https://investigacionsefac.org/conoceme/

Antzerako albisteak

03-07-2019

Iraganeko bizipenen testigantzak

Lauaxetako DBHko ikasle batzuek, Gerra Zibilagaz lotutako testigantzak jaso dabez belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa bateri lotutako giro berezi eta aberatsari esker.

Jarraitu irakurtzen.

 

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies