Albisteak-Bloga

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

30-11-2017

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

Zientzia eta teknologia arloetan profesionalak diran emakumeak (mentoreak) datoz ikastolara, ikasleengan (neskengan zehatzago) STEAM bokazioak, hau da, Zientzia, Teknologia, Injenieritza, Arte-Sormena edo Matematiketara loturiko bokazioak bultzatzeko. 6 saioren zehar, STEAM zer dan, emakume eta gizonezkoen estereotipoak, lanbideak, emakumezkoak historian, emakumezkoak gaur egunean, … kontzeptuak lantzen dira. INSPIRA proiektu honen barne, ikastolaz kanpoko mentoreek gure neskekaz lantzen daben material bera, aldi berean, Lauaxeta Ikastolako irakasleek, mutilekaz lantzen dabe, Inspira proiektua berez neskengana zuzenduta egon arren, estereotipoen gaia, eragina  eta gauzak aldatzeko gaitasuna, mutilekaz ere lantzea garrantzitsua deritzogulako.

Informazio gehiago: http://inspirasteam.net/

Antzerako albisteak

30-11-2017

Zelan irudikatuko zeunke zirujanu bat?

Eta suhiltzaile bat? Kimikari bat? Ingenieari bat?

Ba ikusi ondoko bideoan...

17-05-2017

Beldarretik tximeletara: barneko eraldaketak, kanpokoa dakar

Nor ez da noizbait beldar sentitu eta tximeleta izatea desiatu? Lauaxeta Ikastolako Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak, eraldaketa hori zuzenean bizitzen ari dira. Prozesu honeri esker, hainbat gauza ikasiz. Zeure begiekaz ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies