Albisteak-Bloga

Eskola jazarpenaren aurka: KiVa programa Lauaxeta Ikastolan

KiVa programa, eskola jazarpenaren aurkako programa finlandiar bat da, gaur egunean, arazo honen aurkako eraginkorrena bezala kontsideratua dagoelarik.

Lauaxeta Ikastolan, martxan jarri dogu.

Jarraitu irakurtzen.

Borondatezkoa bada ere, finlandiar ikastetxeetako %90etan martxan dago eta datuen arabera, jazarpen kasuetako biktimen %98ak, programa honek ekarri dauen hobekuntza baieztatzen dabe. Lehen Hezkuntzara zuzendutako programa bat da, estadistikoki, eskola jazarpen gehiengoa etapa horretan gertatzen dala ikusi izan bait da.

Beste programa batzuekaz alderatuz, bere indarguneak ondokoak dira:

-Ebidentzia eta emaitzetan oinarritutako programa bat da, Finlandian eta beste herrialde batzutan ere inplantatu ondoren, datuek emaitz positiboak erakusten dabez eta.

-Hezkuntza Komunitate osoa barneratzen dau: ikasleak, irakasleak, langile ez dozenteak eta familiak.

-Jazartzailea eta jasotzaileagaz lan egiteaz gain, “testigu” diran ikaslego guztiagaz lan egiten da, jokaera protokolo bat zehaztuz. Azken baten, beste ikasle honeek erabakikorrak dira jazartzaileak indarra hartzerakoan.

Eskola jazarpena gainditzea onuragarria da ez bakarrik eskola eremuarentzat berarentzat, gizartearentzat orokorrean baino. Azken baten, jazarpenak, eskola etapan eragiten dauan kalteaz gain, etorkizunean beste jazarpen egoera batzuk sortarazi bait daikez bizitzako beste arlo batzuetan baita. Zentzu horretan, ezinbestekoa da jazartzaileari beste jokaera eta portaera batzutara bideratzen irakastea eta jazarpena jasaten dauenari hori ez onartzen irakastea.

Lauaxeta Ikastolan ildo honetatik ari gara lanean eta lehenengo fase honetan, irakasle, orientatzaile eta zuzendaritzaren formakuntza bideratzen KiVa programa honetan.

Programari buruzko informazio gehiago: http://www.kivaprogram.net/basque

Ildo honetatik, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek, Not in my town lehiaketarako prestatutako bideoagaz izten zaituegu.

Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies