Albisteak-Bloga

Estropada 2017: alkar laguntza eta familirako plan posiblea, egun berean

18-05-2017

Bostgarren urtez, datorren ekainak 18an, WOPatoak Bilboko errekan izango dira familientzako jai eta ekintza desberdinez osotutako ekitaldi batetan. Orain, zure WOPato edo WOPahatea eskuratu daikezu gainera Lauaxeta Ikastolan, DBHko ikasleei esker. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Estropatada, WOP (The Walk On Project) ekimenak, beste batzuen artean antolatzen dauan ekitaldi bat da eta biltzen dan guztia, gaisotasun neurodegeneratiboen ikerketara bideratzen da, WOP fundazioaren bitartez.

Estropatada, Bilboko errekan zehara gauzatzen dan WOPato edo WOPahaten lasterketa solidarioari deritzo.

Lehiaketa berezi honetan parte hartzeko, zure ahatetxoa eskuratu behar dozu. Bost euro balio dauz eta eskuratu daitekeen lekuen artean, orain, DBHko ikasleei esker, Lauaxeta Ikastola ere badago.

Ticket bakoitzak, kode bat daroa eta kode hori, ahatetxoak eroango dauan chip bategaz lotuta doa. Era honetan, GPS teknologia bidez, lasteketa osoan zehar, zure ahatearen posizioa jakin izango dozu bai ekitaldiko pantailetan begiratuz edota WOPen webean kontsultatuz, sari desberdinak lortzeko aukera izanez.

2017ko WOP Estropatada, jai giroan murgilduta gauzatuko da gainera: familientzako ekintzak, puzgarriak kontzertuak, jakiak, … Bilboko erreka inguruan. Ildutako guztia, esan bezala, gaisotasun neurodegeneratiboen ikerketera bideratuko da, WOP fundazioaren bitartez.

Ekimen solidario bategaz bat egin eta egun polit bat pasatzeko aukera beraz, datorren ekainak 18an, Bilbon.

Informazio gehiago.

WOPek gauzatutako beste ekimen baten ere izan ginan. Egzautzeko, klikatu.

Antzerako albisteak

11-07-2017

Bolondresa: besteentzako ezezik, norberarentzako ere aberasgarriak diran ekintzak garatuz

Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.

Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.

Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?

Jarraitu irakurtzen.

22-06-2017

Arte eta kulturaren bitartez mundua eraldatuz

Black Friday, Cyber Monday… iadanik ezagunak doguzan kontzeptuak doguz eta azken aukera balitz bezala kontsumismora bultzatzen gaituztenak, sarritan, behar ez doguzan gauzak eskuratuz. Baina, zer deritzozu kontsumoagaitik burua galdu beharrean kulturagaitik burua galtzen badogu? Eta aldi berean ekintza kulturalei esker jasotakoa, proiektu sozialetara bideratzen badogu?

Beste agente eta hiri askogaz batera, Lauaxeta Ikastola izango da ekimen honetan. Gehiago jakin nahi?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies